Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • wp18 3. zb. 12. or.
  • Nor da erruduna?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Nor da erruduna?
  • Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2018
  • Antzeko edukiak
  • Zergatik dago horrenbeste sufrimendu?
    Zer irakasten digu Bibliak?
  • Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • Zergatik existitzen dira gaiztakeria eta sufrimendua?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2018
wp18 3. zb. 12. or.
Larrialdietako zerbitzuak kotxe istripu bat izan den tokian

Nor da erruduna?

Jainkoa ez bada erruduna, zergatik dago horrenbeste gose, pobrezia, gerra, gaixotasun eta hondamendi natural? Jainkoaren Hitzak, Bibliak, hiru arrazoi azaltzen ditu:

  1. Berekoikeria, kodizia eta gorrotoa. «Kalte eginez, gizakiak gizakia menderatzen du» (Eklesiastes [Kohelet] 8:9). Jendeak, askotan, berekoiak eta krudelak diren gizaki inperfektuen erruz sufritzen du.

  2. Garai zailak eta ustekabeko gertaerak. Gizaki «guztiei iristen zaie garai zailen bat eta ustekabeko gertaeraren bat» (Eklesiastes [Kohelet] 9:11, NWT). Zer esan nahi du horrek? Batzuetan, leku edo garai okerrean egoteagatik edo istripu batengatik sufritzen dugula, edota jendea arduragabea delako eta akatsak egiten dituelako.

  3. Munduko agintari gaiztoa. Bibliak argi identifikatzen du gizakiaren sufrimenduaren jatorri nagusia. Honela dio: «Mundu osoa Gaiztoaren menpe dago» (1 Joan 5:19). Hor aipatzen den «Gaiztoa» Satanas Deabrua da, izaki espiritual boteretsu bat. Hasieran, Jainkoaren aingeru bat zen, baina «ez zion egiari tinko eutsi» (Joan 8:44). Beste aingeru batzuk, beraien desira berekoiak jarraituz, Satanasekin batera Jainkoaren aurka matxinatu ziren eta, horrela, deabru bihurtu ziren (Hasiera 6:1-5). Matxinatu zirenetik, Satanas eta bere deabruek eragin boteretsu eta krudela izan dute munduan, bereziki gaur egun. Deabrua oso haserre dago eta, lurraren zoritxarrerako, «lurreko biztanle guztiak engainatzen» ari da (Apokalipsia 12:9, 12). Bera tirano krudel eta gaiztoa da eta gizakiak sufritzen ikusteaz disfrutatzen du. Beraz, sufrimenduaren erruduna Satanas da, ez Jainkoa.

PENTSATU HONETAN: Nor izango litzateke gai pertsona errugabeak sufriarazteko? Argi dago izaki gaizto eta bihozgabe bat izan beharko litzatekeela. Baina, Bibliaren arabera, «Jainkoa maitasuna da» (1 Joan 4:8). Ondorioz, «pentsaezina da benetako Jainkoak gaizki jokatzea, Ahalguztidunak injustua dena egitea!» (Job 34:10, NWT).

Normala da zeure buruari hurrengoa galdetzea: «Noiz arte utziko dio Jainkoak Satanasi munduan eragin gaizto hori izaten?». Aztertu dugun bezala, Jainkoak gaiztakeria gorroto du eta gure sufrimenduak min handia sortzen dio. Are gehiago, bere Hitzak hurrengoa egitera animatzen gaitu: «Zuen kezken zama guztia beraren gainean botatzen duzuen bitartean, bera zuetaz arduratzen baita» (1 Pedro 5:7). Hurrengo artikuluan azalduko den bezala, Jainkoak maite gaitu eta sufrimendu eta injustizia guztiarekin amaitzeko boterea du.a

a Sufrimenduaren zergatiari buruzko informazio gehiagorako, irakurri Gozatu bizitzaz betirako! liburuko 26. ikasgaia. Liburu hori Jehobaren lekukoek argitaratu dute eta dohainik jaitsi daiteke www.jw.org webgunean.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu