Osteguna, apirilak 16
Larrialdian dei egin nion Jehobari, haren belarrietaraino heldu zen nire deiadarra (Sal. 18:7 [18:6, NWT]).
Dabid erregeak Jehoba ezagutzen zuen eta berarengan konfiantza zuen. Saul erregea eta beste batzuk Dabid hil nahian ibili zirenean, berak Jehobari otoitz egin zion laguntza eske. Jainkoak bere etsaiengandik salbatu zuenean, Dabidek esan zuen: «Jehoba bizirik dago!» (Sal. 18:46, NWT). Hitz hauekin, Dabidek ez zuen soilik Jainkoa existitzen dela onartu. Erreferentzia lan baten arabera, Dabidek honakoa azpimarratu zuen aipu honetan: Jehoba egiazko Jainkoa dela eta bere zerbitzariei beti lagunduko diela. Dabidek, bere bizipenei esker, bazekien Jehobak gertatzen zitzaiona ezagutzen zuela eta bera laguntzeko prest zegoela. Honi esker, Dabidek Jehoba zerbitzatzen eta goresten jarraitu ahal izan zuen (Sal. 18:29, 30, 50 [18:28, 29, 49, NWT]). Jehoba Jainko bizia dela konbentzituta egoteak bera gogotsu zerbitzatzen lagundu ahal digu. Horrela, zailtasunen aurrean iraun ahal izango dugu. Gainera, Jainkoaren alde gogor lan egiten jarraitzeko motibatuta sentituko gara. Eta, azkenik, Jehobarengandik gertu mantentzeko determinazioa ere izango dugu. w24.06 20-21 ¶3-4
Ostirala, apirilak 17
Ez zaitzatela inork inolaz ere engainatu (2 Tes. 2:3).
Zer ikasi dezakegu Paulo apostoluak tesalonikarrei idatzitako hitzetatik? Biblian ikasitakoarekin bat egiten ez duen zerbait edo zurrumurruren bat entzuten dugunean, egia eta gezurra desberdindu behar ditugula. Adibidez, Sobietar Batasunean, behin, gure etsaiek itxuraz egoitza nagusitik bidalitako gutun bat zabaldu zuten anai-arreben artean. Gutunak anai-arrebak erakundetik separatzera eta berri bat sortzera animatzen zituen. Gutunak egiazkoa zela zirudien, baina anai-arrebak ez ziren engainatuak izan. Gutunak zioena ikasi zutenarekin bat ez zetorrela konturatu ziren. Gaur egun ere, egiaren aurkariek Internet eta sare sozialak bezalako gauzak erabiltzen dituzte gu nahasteko eta gure arteko batasuna apurtzeko. Beraz, «zentzu ona arinegi galdu» beharrean, geure burua babestu behar dugu. Nola? Entzun eta irakurtzen duguna dagoeneko ikasitako egiekin bat datorren ala ez ziurtatuz (2 Tes. 2:2, NWT; 1 Joan 4:1). w24.07 12-13 ¶14-15
Larunbata, apirilak 18
Norbaitek bekatu egiten badu, laguntzaile bat dugu (1 Joan 2:1).
Hartu dezakegun erabakirik garrantzitsuena Jehobari geure burua eskaintzea eta bere familiaren parte izatea da. Jehobak gu guztiok erabaki hori hartu dezagun nahi du. Zergatik? Bere lagunak izan eta betirako bizi gaitezen nahi duelako (Deu. 30:19, 20; Gal. 6:7, 8). Hala ere, Jehobak ez du inor bera zerbitzatzera behartzen. Pertsona bakoitzari zer egingo duen erabakitzen uzten dio. Baina, orduan, zer gertatzen da kristau bataiatu batek bekatu larri bat egin badu? Damutzen ez bada, kongregaziotik aterea izan behar da (1 Ko. 5:13, NWT). Hala ere, egoera horretan ere, Jehobak bihotz-bihotzez espero du bekatu egin duena berarengana itzultzea. Izan ere, Jehobak arrazoi garrantzitsu batengatik eman zuen erreskatea: damututako bekatariei barkatu ahal izateko. Jehoba oso maitekorra da, eta bekatu larri bat egin dutenei damutzeko eskatzen die (Zak. 1:2-3 [1:3, NWT]; Erm. 2:4; St. 4:8). w24.08 14-15 ¶1-2