Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • wp18 3. zb. 13. or.
  • Jainkoak laster sufrimendu guztiarekin amaituko du

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Jainkoak laster sufrimendu guztiarekin amaituko du
  • Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2018
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • NOIZ AMAITUKO DU JAINKOAK SUFRIMENDUAREKIN?
  • Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2018
wp18 3. zb. 13. or.
Eguzki-sartzea

Jainkoak laster sufrimendu guztiarekin amaituko du

«Noiz arte ari behar dut, Jauna, zuri erreguka, zuk entzun gabe? Noiz arte ari behar dut oihuka gogorkeriaren aurka, zuk lagundu gabe?» (Habakuk 1:2, 3). Hitz horiek Habakuk-enak dira, Jainkoaren aprobazioa zuen gizon batenak. Hori galdetzean, fede falta erakutsi al zuen? Ez horixe! Jainkoak sufrimenduarekin amaitzeko une zehatz bat zuela ziurtatu zion (Habakuk 2:2, 3).

Sufritzen ari garenean edota gure inguruko norbait sufritzen ikusten dugunean, Jainkoa gehiegi itxaroten ari dela eta dagoeneko zerbait egin behar zuela pentsa genezake. Hala ere, Bibliak honakoa ziurtatzen digu: «Jehoba ez da bere promesa betetzeko motela, pertsona batzuek hori uste arren. Horren ordez, zuekin pazientzia dauka ez duelako inor suntsitua izaterik nahi, baizik eta denak damutzea nahi du» (2 Pedro 3:9).

NOIZ AMAITUKO DU JAINKOAK SUFRIMENDUAREKIN?

Laster! Jesusek «sistemaren» amaieran gertakari konbinazio berezi bat egongo zela aurresan zuen, baita belaunaldi zehatz bat horren lekuko izango zela ere (Mateo 24:3-42). Profezia hori gaur egun betetzen ari da. Beraz, argi dago hemendik oso gutxira Jainkoak gizakien kontuetan esku hartuko duela.a

Baina, gai al da Jainkoa sufrimendu guztiarekin amaitzeko? Jesusek, lurrean egon zenean, Jainkoak gizakion sufrimendua kentzeko boterea duela erakutsi zuen. Ikus ditzagun adibide batzuk.

Hondamendi naturalak: Jesus eta bere dizipuluak Galileako itsasoan nabigatzen ari zirela, sekulako ekaitz bortitza altxatu zen eta, ondorioz, txalupa hondoratzeko arriskua zegoen. Baina Jesusek bai berak, bai bere Aitak natura kontrolatu dezaketela erakutsi zuen (Kolosarrei 1:15, 16). Izan ere, Jesusek «Ixo! Hago isilik!» esatearekin bakarrik, «haizea lasaitu eta dena bare-bare geratu zen» (Markos 4:35-39).

Gaixotasunak: Jesus ezaguna zen itsuak, herrenak, epileptikoak, lepradunak eta beste gaixotasun batzuk zituztenak sendatzeko gaitasuna izateagatik. Bibliak dio: «Sufritzen ari ziren guztiak ere sendatu zituen» (Mateo 4:23, 24; 8:16; 11:2-5).

Gosea: Bere Aitak eman zion boterea erabiliz, Jesusek janari kopuru txikia biderkatu zuen. Bibliaren arabera, bi alditan milaka laguni jaten eman zien (Mateo 14:14-21; 15:32-38).

Heriotza: Lurrean egon zen bitartean, Jesusek hiru pertsona berpiztu zituen. Horietako batek, gainera, lau egun zeramatzan hilda. Horrek argi eta garbi uzten du Jehobak hildakoak berpizteko boterea duela (Markos 5:35-42; Lukas 7:11-16; Joan 11:3-44).

a Azken egunei buruzko informazio gehiagorako, irakurri Gozatu bizitzaz betirako! liburuko 32. ikasgaia. Liburu hori Jehobaren lekukoek argitaratu dute eta dohainik jaitsi daiteke www.jw.org webgunean.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu