IKASKETARAKO IDEIA
Ondo aprobetxatu irudiak
Gure argitalpenetan irudi asko azaltzen dira, eta asko ikasi dezakegu horietatik. Nola atera ahal diegu probetxurik handiena?
Artikulua irakurtzen hasi aurretik, ikusi bertan azaltzen diren irudiak. Beharbada, jakin-mina piztu eta artikulua irakurtzera motibatuta sentituko zara. Janari goxo bat lehenik begietatik sartzen den bezala, galdetu zeure buruari: «Zer ikusten dut?» (Am. 7:7, 8).
Artikulua irakurri ahala, pentsatu zergatik azaltzen diren irudi horiek. Irakurri irudien testua edo deskribapena, izango balute. Pentsatu zer lotura duten irudiek artikuluarekin eta nola jarri dezakezun praktikan irudietatik ikasitakoa.
Artikulua irakurri ondoren, erabili irudiak artikuluko ideia nagusiak berrikusteko. Gero, itxi begiak eta saiatu irudiak gogoratzen, baita irudietatik ikasitakoa ere.
Ikusi berriro aldizkari honetako irudiak. Gogoratzen al duzu irudietatik ikasitakoa?