Ejemplos de fe
1. Zer aztertuko dugu Kongregazio biblia-ikasketan urriak 19ko astetik aurrera?
1 2015eko urriak 19ko astean, Ejemplos de fe liburua aztertzen hasiko gara Kongregazio biblia-ikasketan. Bertan 14 gizon-emakume fededuni buruzko biblia-pasarteak aztertzen dira. Pasarteak azaltzen diren moduak hauetan murgiltzen laguntzen digu, pertsonaiak begien aurrean izango bagenitu bezala. Honela, hezur-haragizko pertsonak izan zirela ikusten laguntzen digu, Jehoba zerbitzatzean erronkei aurre egin behar izan zieten pertsonak. Honetaz gain, irakaspen lagungarriak jaso ditzakegu pasarte hauei esker (Heb 6:12).
2. Adierazi liburuaren ezaugarri batzuk.
2 Ezaugarriak: Liburuak denbora lerroa eta mapak dauzka pertsonaia bakoitza non eta noiz bizi izan zen zehazteko. Gainera, kapitulu bakoitzak «Preguntas para pensar» atala du. Atal honek pasarteetan hausnartzen eta ikasitako irakaspenak jarraitzen laguntzen digu. Liburuak oso ongi pentsaturiko, kolore eta xehetasun ugari dituzten irudiz beterik dago. Hauek pasarteei bizia ematen laguntzen dute.
3. Zer egin dezakegu argitalpen honi probetxurik handiena ateratzeko?
3 Atera probetxurik handiena: Hasierako Zuzendari-batzordearen eskutitzak hau dio: «Erabili irudimena. Piztu bost zentzuak. Saiatu Bibliako pertsonaiak sentitutakoa sentitzen eta ikusitakoa ikusten. Konparatu egoera bakoitzean pertsonaiek nola jokatu zuten zuk jokatuko zenukeen moduarekin». Halere, honek ez du esan nahi urrunegi joan behar dugunik. Alderantziz, Jainkoak inspiratutako pasarteak dioena bakarrik irudikatu eta pertsonaien lekuan ipini behar dugu. Hau lortzeko denbora eta hausnarketa behar dira (Ne 8:8). Ikasgaia kapituluaren erdian hastean, ikasketaren zuzendariak aurreko astean aztertutakoa 30-60 bat segundo berrikusiz hasiko du ikasketa. Bestalde, ikasgaiak «Preguntas para pensar» atala ez duenean, amaitzeko galdera bat edo bi egin daitezke aztertutakoa berrikusteko.
4. Zergatik aztertu behar genuke liburu hau?
4 Gure fedea egunero ahultzen saiatzen ari den munduan bizi gara. Baina Jehobak fedea indartzeko opari bikaina egin digu: liburu hau eta bere oinarria, La Atalayako «Ejemplos de fe» saila (St 1:17). Nahi al diozu liburuari etekina atera? Hala bada, izan beti Kongregazio biblia-ikasketan eta, zure iruzkinekin, parte hartu ahalik eta gehien argitalpena guztiok batera aztertzen dugun bitartean!