IKASI DEZAGUN JESUSENGANDIK
Biolentzia ez da irtenbidea
Gatazkak sortzean edo arazoak konpondu behar direnean, geroz eta pertsona gehiagok uste dute biolentzia dela irtenbidea. Baina pentsaera hori Jesu Kristok irakatsi eta egin zuenaren guztiz kontrakoa da. Aztertu ditzagun berak esan eta egin zituen gauza batzuk.
Zer esan zuen Jesusek?
Hain ezaguna den Mendiko Hitzaldian, Jesusek honakoa irakatsi zuen: desadostasunak daudenean, ez dugula haserrean, erasoan edota biolentzian bilatu behar irtenbidea. Aztertu ditzagun adibide batzuk.
«Besteek zuei egitea nahi duzuen guztia, egin zuek besteei» (Mateo 7:12; Lukas 6:31). Jokatzeko modu horrek, askotan Urrezko Arauaa deituak, besteek gu tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala, besteak tratatzera animatzen gaitu. Inork ez du modu biolentoan tratatua izan nahi, ezta? Beraz, nahiz eta norbaitekin ados ez egon, ez al genuke errespetuz eta modu atseginean tratatzen saiatu beharko?
«Norbaitek eskuineko masailean zaplazteko bat ematen badizu, eskainiozu bestea» (Mateo 5:38, 39; Lukas 6:29). Jesusek hori esatean, ez zuen tratu txarrak onartu behar ditugunik esan nahi. Horren ordez, ideia oker bat —dirudienez erlijioburu batzuek irakatsitakoa— zuzentzen ari zen, mendekua onargarria zela irakasten baitzuten. Jesusek bere jarraitzaileei honakoa esaten ari zien: probokatuak izatean, mendeku hartu beharrean, lasaitasunez erantzun behar zutela.b
«Segi etsaiak maitatzen» (Mateo 5:43, 44; Lukas 6:27). Gorrotatzen eta modu injustuan tratatzen gaituztenekin atseginak izan behar dugula irakatsi zuen Jesusek. Horrek ez zuen esan nahi beraien jokabide txarra onartu behar dugunik.c Hala ere, gorrotatzen gaituztenekin atseginak bagara, beraien haserrea baretu dezakegu eta guri modu atseginean erantzutera ere motibatu ahal ditugu.
Zer egin zuen eta egingo du Jesusek?
Jesusek biolentzia ez dela irtenbidea irakatsi zuen, eta egin zuenarekin horretan sinesten zuela erakutsi zuen. Atxilotua izan zen gauean, bere jarraitzaileetako batek bera defendatzeko borroka egin zuen, baina Jesusek esan zion: «Gorde ezpata bere lekuan, zeren ezpata erabiltzen dutenak ezpataz hilko dira» (Mateo 26:52). Jesusek bere etsaiei maitasuna erakutsi zien. Izan ere, gaizki tratatu ziotenei barkatu zien, eta beraien alde otoitz ere egin zuen! (Lukas 23:33, 34; 1 Pedro 2:23).
Bibliak honakoa promesten du: Jesusek —Bakearen Printze bezala— biolentzia guztiarekin amaituko duela laster (Isaias 9:6, 7, NWT). Etorkizun zoragarri horri buruz gehiago jakiteko, irakurri «Nola amaituko dira gerrak eta gatazka bortitzak?» artikulua.
a Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri «¿Qué es la Regla de Oro?» edo «Qu’est-ce que la Règle d’or ?» artikulua.
b Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri «¿Qué significa la ley del “ojo por ojo”?» edo «Que signifie l’expression “ œil pour œil ” ?» artikulua.
c Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri«¿Qué significa el mandato de Jesús “amen a sus enemigos”?» edo «Que signifie “ aimer ses ennemis ” ?» artikulua.