16. IKASGAIA
Animagarria eta positiboa izan
Job 16:5
HELBURUA: Arreta arazoetan jarri ordez konponbideetan eta entzuleak animatuko dituzten gauzetan jarri.
NOLA LORTU?
Entzuleekiko iritzi positiboa landu. Zure fedekideek Jehobaren nahia bete nahi dutela pentsatu. Aholkuak eman behar dituzunean ere, ahal den guztietan, zoriondu itzazu.
Negatiboa den informazioa mugatu. Gai bati buruzko informazio ezkorra baliagarria denean soilik erabili. Aurkezpenak batez ere baikorra izan behar du.
Jainkoaren Hitza erabili. Jehobak gizakion alde egin duenari, egiten ari denari eta egingo duenari eman arreta. Entzuleak animatu eta indartu itzazu.