19. IKASGAIA
Bihotza ukitzen ahalegindu
Deuteronomioa 30:14
HELBURUA: Lagundu entzuleei ikasten dutena estimatzen eta praktikan jartzen.
NOLA LORTU?
Lagundu entzuleei euren buruak aztertzen. Galdera erretorikoak egin entzuleei euren sentimenduak aztertzen laguntzeko.
Motibazio egokia izaten lagundu. Eskatu entzuleei gauza onak zergatik egiten dituzten aztertzeko. Lagundu motibazio hoberena garatzen: Jehoba, lagun hurkoa eta biblia-irakaspenekiko maitasuna. Entzuleekin arrazoitu; ez bota sermoirik. Lotsagarri utzi beharrean, aurkezpenaren amaieran animatuta eta hoberena emateko gogotsu sentitzen lagundu.
Arreta Jehobarengan jarri. Azpimarratu biblia-irakaspen, printzipio eta arauek nola erakusten duten Jainkoak dituen ezaugarriak eta guri digun maitasuna. Entzuleengan Jehobaren sentimenduak kontuan hartzeko eta bera pozteko nahia landu.