17. IKASGAIA
Aurkezpen ulergarria
1 Korintoarrei 14:9
HELBURUA: Lagundu entzuleei zure mezua ulertzen.
NOLA LORTU?
Informazioa ondo-ondo aztertu. Gaia ondo ulertu modu errazean eta zure hitzetan azaldu ahal izateko.
Esaldi erraz eta laburrak erabili. Nahiz eta esaldi luzeagoak onargarriak izan, ideia nagusiak esaldi motzak erabiliz azaldu.
Ezezagunak diren hitzak azaldu. Entzuleentzako ezezagunak diren hitzak, ahal izanez gero, ez erabili. Ezaguna ez den hitz, biblia-pertsonaia edo antzinako neurri edo ohitura bati buruz hitz egiten baduzu, azalpen bat eman.