IKASI DEZAGUN JESUSENGANDIK
Atera denbora Jainkoarentzat
Zure bizitza hobetuko da Jainkoa ezagutzeko eta bere laguna izateko denbora ateratzen duzunean. Horrela, zure behar espirituala zainduko duzu. Ikusi zer esan zuen Jesusek gai honi buruz.
Jesusek esan zuena
«Zoriontsuak beraien behar espiritualaz konturatzen direnak» (Mateo 5:3).
Guztiok galdera hauen erantzunak jakin nahi ditugu: Zein da bizitzaren helburua? Zergatik dago hainbeste sufrimendu? Zer gertatzen da hil ondoren? Gure zoriontasuna erantzun horietan oinarritzen da.
«Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik eta Jehobarena ahotik ateratzen diren hitz guztietatik» (Mateo 4:4).
Janaria ezinbestekoa den moduan, janari espirituala ere behar dugu. Jesusek argi utzi zuen behar espiritual hori asetzeko Jainkoarengan konfiantza izan behar dugula.
«Zure hitza egia da» (Joan 17:17).
Jesusek irakatsi zuenez, Biblia da Jainkoak erabiltzen duen modu nagusia gure behar espirituala asetzeko.
Benetan zoriontsu izateko, Jainkoarentzat denbora ateratzera eta zure behar espirituala zaintzera animatzen zaitugu. Hemen dituzu lagundu ahal dizuten gauza batzuk:
Irakurri Biblia ezer ordaindu gabe.
Eskatu doako Biblia ikastaro interaktiboa irakasle batekin.
a Jehoba da Jainkoaren izen propioa (Lukas 4:8). Ikusi «Nor da Jehoba?» artikulua.