Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • w26 Otsaila 8.-13. or.
  • Bataioaren esanahia eta garrantzia

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Bataioaren esanahia eta garrantzia
  • Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2026
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • ZEIN DA BATAIOAREN ESANAHIA ETA ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
  • NOLA EGITEN DIRA KRISTAU BATAIOAK ETA ZER DAGO HORIEN BARNE?
  • «AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN»
  • Bataioa merezi duen helburua da!
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Jarri ezazu bataiatzeko helburua
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2026
  • Bataiatzeko prest al zaude?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2020
  • Bataioak Jainkoarengana hurbiltzen gaitu
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
Ikusi gehiago
Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2026
w26 Otsaila 8.-13. or.

2026KO APIRILAREN 13-19

52. KANTA Kristau eskaintza

Bataioaren esanahia eta garrantzia

«Egin dizipuluak [...] bataiatuz» (MAT. 28:19).

IDEIA NAGUSIA

Zein da bataioaren esanahia, zergatik da garrantzitsua, eta nola egiten da?

1. Nola dakigu bataioa oinarrizko Biblia irakaspen bat dela?

ZEIN pozik sentitzen garen norbait bataiatzen denean! Lehen mendeko kristauek poztasun bera sentitu zuten K.o. 33. urteko Pentekostean pertsona asko bataiatu zirenean. Bilera hartan, Pedro apostoluak hitzaldi bat eman zuen bataioaren garrantzia azalduz (Eg. 2:38, 40, 41). Beranduago, Paulo apostoluak «Kristori buruzko oinarrizko irakaspen[en]» barne «bataioei buruzko irakaspenak» daudela idatzi zuen (Heb. 6:1, 2). Baina, nahiz eta bataioa oinarrizko Biblia irakaspen bat izan, ondo ulertu behar dugu. Zergatik?

2. Zergatik da garrantzitsua bataioa zer den ondo ulertzea?

2 Etxe egonkor bat edukitzeko, oinarri sendo baten gainean eraiki behar da. Era berean, fede sendoa izan nahi badugu, beharrezkoa da Biblia irakaspenak ondo ulertzea. Izan ere, gure fedea oinarri horren gainean eraikitzen da. Eta Biblia irakaspen horien artean, bataioa dago. Horregatik, guztiok —bai bataiatzea pentsatzen ari bagara, bai duela urte asko bataiatu baginen— ondo ulertu behar dugu zer den bataioa. Hori lortzeko, artikulu honetan, hurrengo galderak erantzungo ditugu: Zein da bataioaren esanahia? Nola egiten dira kristau bataioak? Zergatik bataiatu behar gara Aitaren, Semearen eta espiritu santuaren izenean?

ZEIN DA BATAIOAREN ESANAHIA ETA ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?

3. Zer erakusten duzu publikoki bataiatzen zarenean?

3 Zer erakusten duzu publikoki bataiatzen zarenean? 1) Jehobari eta Jesu Kristori buruzko egia onartu duzula, 2) zure bekatuez damutu zarela, 3) zure bizitzan Jehoba zerbitzatzeko aldaketak egin dituzula, 4) Jainkoak jarri duen bide bakarra salbatuak izateko Jesus dela onartzen duzula, eta 5) Jehobari, otoitz batean, bere erakundearekin batera bera zerbitzatuko duzula promestu diozula. Promes horren bitartez Jehobari zeure burua eskaintzen diozunean eta bataiatzen zarenean, betirako bizitzara daraman bidea hasten duzu.

4. Zer irudikatzen du uretan sartu eta ateratzeak? (Ikusi irudia ere)

4 Bataiatzen zarenean, guztiz urperatzen zaraa eta, gero, uretatik ateratzen zara. Lurperatua izatearekin eta, ondoren, berpiztua izatearekin konparatu daiteke (Konparatu Kolosarrei 2:12). Konparaketa horrek ondo irudikatzen du bataioan gertatzen dena. Izan ere, urperatzen zarenean, lehen zenuen bizitza amaitu duzula erakusten duzu; eta uretatik ateratzen zarenean, hortik aurrera bizitza berri bat hasten duzula erakusten duzu, hau da, zure lehentasuna Jainkoaren nahia betetzea dela.

Irudi multzoa: Gizon bat bataiatzen da zailtasun ugari gainditu ondoren. 1) Telebistan, boxeo txapelketa bat ikusten ari da sutsuki. 2) Zigarro bat erretzen ari da. 3) Alkoholaz abusatzen du. 4) Beranduago, igerileku batean bataiatzen da.

Bataiatzen zarenean, iraganeko bizitza alde batera utzi eta Jainkoaren nahian zentratutako bizitza berri bat hasten duzu (Ikusi 4. paragrafoa)


5. Zerekin konparatu daiteke bataiorako prestatzeko egiten dugun esfortzua, eta zergatik? (1 Pedro 3:18-21)

5 Irakurri 1 Pedro 3:18-21. Bataiatu ahal izateko egiten ari zaren esfortzua, Noek arka eraikitzeko egin zuen lanarekin konparatu daiteke. Arka erraldoi hura eraikitzea zaila izango zen Noerentzat. Zure kasuan, Biblia duela gutxi aztertzen hasi bazara, agian, Noe bezala sentitzen zara. Baina, benetan beharrezkoa al da hainbeste esfortzu egitea? Bai. Zergatik diogu hori? Pentsatu dezagun Noeren ereduan. Nahiz eta arka eraikitzeko proiektua erraldoia zen, Noek lan hori burutu behar izan zuen bizirauteko. Baina Jehobak ez zuen Noe bakarrik utzi. Izan ere, arkaren diseinua eman zion. Eta Noek jarraibide horiek zehatz-mehatz obeditu behar izan zituen. Fedeari eta Jehobaren laguntzari esker, Noek obeditu eta proiektu hura amaitu ahal izan zuen. Zu ere ziur egon zaitezke «Jainkoak agindu guztia» bete ahalko duzula (Has. 6:22).

6. Zer zentzutan «salbatzen zaitu» bataioak?

6 21. bertsetan, Pedro apostoluak bataioak «salbatzen zaitu[ela]» idatzi zuen. Baina horrek ez du esan nahi bataiatzearekin nahikoa dela zure bekatuak barkatuak izateko; Jesusen odolak bakarrik lortzen du hori (1 Joan 1:7). Hala ere, bataiatzea oso garrantzitsua da. Zergatik? Alde batetik, Jehobak hori egiteko agindu digulako, eta bestetik, bataiatzen garenean, «Jainkoari kontzientzia garbi bat eskat[zen]» ari garelako. Eta Jehobak gustura emango dizu kontzientzia garbi hori; hau da, Jesusen sakrifizioan oinarrituta, zure bekatuak barkatuko dizkizu. Beraz, bataioak betirako bizitzeko aukera ematen dizu; zentzu horretan «salbatzen zaitu» bataioak.

NOLA EGITEN DIRA KRISTAU BATAIOAK ETA ZER DAGO HORIEN BARNE?

7. Nola egin behar dira bataioak, eta zer gehiago hartu beharko genuke kontuan bataioaren inguruan?

7 Bibliak ez du detaile askorik ematen bataioari buruz; bataiatzen den pertsona guztiz urperatuta izan behar dela, besterik ez. Hala ere, Bibliak bataiorako egokia dena jakiten laguntzen digu. Adibidez, Bibliako printzipioek bataiorako hautagaiei nola jantzita joango diren erabakitzen laguntzen diete, baita bataioa ikustera joango direnei nola jokatu behar duten jakiten ere (1 Ko. 14:40; 1 Tim. 2:9). Normalean adindun bat izaten da bataiatzen duena, eta pribilegio hori duten anaiei ez diegu arreta berezirik ematen (1 Ko. 1:14, 15). Bestalde, bataioa onargarria izateko, ez dio axola ikusle asko edo gutxi dauden (Eg. 8:36).

8. Zer bi galdera egiten zaie bataiorako hautagaiei, eta zergatik? (Eginak 2:38-42) (Ikusi irudia ere)

8 Bibliaren arabera, «salbamenera daraman deklarazio publikoa» egin behar dugu (Erm. 10:9, 10b). Deklarazio publiko hori ez dugu predikatzean soilik egiten, bereziki bataiatzen garen egunean egiten dugu. Horregatik, bataiorako hautagaiei bi galdera egiten zaizkie. Lehenengoa hau da: «Zure bekatuez damutu, zeure burua Jehobari eskaini eta Jesu Kristoren bitartez Jehobak emandako salbamen-bidea onartu al duzu?». Galdera hori pertsonak bataiorako prestatzeko dagoeneko egin duen horretan zentratzen da. Pedrok, Pentekostean, antzeko zerbait aipatu zuen bertan zeudenei damutzeko eta bataiatzeko esan zienean. Bigarren galdera hurrengoa da: «Ulertzen al duzu zure bataioak Jehobaren erakundearekin batera Jehobaren lekuko zarela erakusten duela?». Galdera hori hautagaiak Jehobari egindako promesean zentratzen da; hau da, Pentekostean bataiatu zirenek egin zuten bezala, Jainkoaren erakundearen gida jarraituko duela eta Jehoba anai-arrebekin batera zerbitzatuko duela (Irakurri Eginak 2:38-42). Bi galdera horiei zintzotasunez baietz erantzuten dietenak bataiatu egin daitezke.

Adin desberdineko bataiorako hautagaiek beraien fedearen deklarazio publikoa egiten dute aurreko aulki ilaretan daudela biltzar batean.

Bataiatzen zarenean, «salbamenera daraman deklarazio publikoa» egiten duzu (Ikusi 8. paragrafoa)e


9. Zer pauso eman behar ditugu guztiok Jehobaren aprobazioa izateko?

9 Egia ikasten hasi aurretik ere, beharbada, bizimodu nahiko garbia eramaten zenuen eta ez zenuen inoiz bekatu larririk egin. Edo, agian, zure gurasoak kristauak ziren eta txikitatik Jehoba maitatzen irakatsi zizuten. Kasu horietan, beharrezkoa al da damutzea eta bataiatzea Jehobaren aprobazioa izateko? Bai. Gure iragana zein den axola gabe, guztiok onartu behar dugu bekatua heredatu dugula eta, ondorioz, ezin garela Jehobaren lagunak izan (Sal. 51:7 [51:5, NWT]). Baina Jehoba ezagutzera iristen garenean, berarekin adiskidetasun estua izan nahi dugunez, guk nahi duguna egin beharrean, berak nahi duena egitea erabakitzen dugu. Gure bekatuez damututa sentitzen gara, Jehobari gustatzen ez zaizkion gauzak egiteari uzten diogu eta bera pozten duen bizimodua eramaten hasten gara. Orduan bataiatu gaitezke (Eg. 3:19).

10. Zer egin behar duzu iraganean beste erlijio batean bataiatu bazinen?

10 Iraganean beste erlijio batean bataiatu bazinen, beharrezkoa al da Jehobaren lekuko bezala bataiatzea? Bai. Zergatik? Ez zenuelako Jehoba eta Jesusi buruzko egia ondo ulertzen. Eta, otoitzean zeure burua Jainkoari eskaini bazenion ere, zure promesa ez zegoen bere nahiaren ezagutza zehatzean oinarrituta. Paulo apostoluak, Efeson, Jesusi buruzko egia ezagutu gabe bataiatu ziren gizon batzuk ezagutu zituen. Paulok beraiekin hitz egin ondoren, gizon horiek berriro bataiatu behar zirela ulertu zuten (Eg. 19:1-5).c Gaur egun gauza bera gertatzen da. Jehobak bataio bat onartzeko, bataiatzen denak Bere nahiaren ezagutza zehatza izan behar du.

«AITAREN ETA SEMEAREN ETA ESPIRITU SANTUAREN IZENEAN»

11. Zer esan nahi du «Aitaren eta Semearen eta espiritu santuaren izenean» bataiatzeak? (Mateo 28:18-20)

11 Jesusek dizipulu berriak «Aitaren eta Semearen eta espiritu santuaren izenean» bataiatu behar zirela agindu zuen (Irakurri Mateo 28:18-20). Zer esan nahi du horrek? Biblian, «izen» hitzak norbaiten erreputazioari egiten dio erreferentzia, baita izen horrek irudikatzen duen posizio edo autoritateari ere. Beraz, zerbaiten edo norbaiten «izenean» zerbait egiten dugunean, izen horren atzean dagoen autoritatea onartzen dugu. Hortaz, Jehobaren eta Jesusen izenean bataiatzen garenean, beraiek zer egin behar dugun esateko eskubidea eta autoritatea dutela onartzen dugu. Eta espiritu santuaren izenean bataiatzeak bere gida jarraitzen dugula esan nahi du. Aztertu dezagun sakonago nola egin dezakegun guzti hori.

12. Zer esan nahi du Aitaren izenean bataiatzeak? (Apokalipsia 4:11) (Ikusi irudia ere)

12 Aitaren izenean. Zer esan nahi du horrek? Hurrengoaz konbentzituta gaudela: Jehoba gure zeruko Aita dela, bizia eman digula, Bera dela Jainko Ahalguztiduna eta gauza guztien Sortzailea dela (Irakurri Apokalipsia 4:11). Horretaz gain, otoitzen Entzulea dela onartzen dugu eta, otoitz egitean eta besteei berari buruz hitz egiten diegunean, bere izena erabiltzen dugu (Sal. 65:3 [65:2, NWT]). Baina Aitaren izenean bataiatzeak zerbait gehiago esan nahi du. Izan ere, Pentekostean Pedrori entzun ziotenek, dagoeneko Jehoba ezagutzen zuten. Baina, orain, Jehobak betirako bizitza Jesu Kristoren bitartez bakarrik ematen duela onartu behar zuten (Erm. 5:8).

Aurreko irudiko bataiatu berri den arrebetako bat etxean otoitz egiten ari da.

Bataiatu ondoren, segi Aitaren posizioa eta autoritatea onartzen (Ikusi 12. paragrafoa)


13. Zer esan nahi du Semearen izenean bataiatzeak? (Ikusi irudia ere)

13 Semearen izenean. Zer esan nahi du horrek? Adibidez, Jesus Jainkoaren Seme bakarra dela onartzen dugula. Bestalde, Jesus «bidea» da, hau da, Jehobarekin adiskidetasun ona izateko modu bakarra (Joan 14:6). Jesus guregatik hil zela eta berari esker bizia eskuratu dezakegula ere sinesten dugu. Horrek egunero bere eredua jarraitzera motibatzen gaitu, ez bakarrik bataiatzen garen egunean (1 Joan 2:6). Ondorioz, bera imitatuz, gogo biziz predikatzen dugu eta ez dugu uzten ezerk oztopatu gaitzan (Luk. 4:43). Ez hori bakarrik, Jehoba leialki zerbitzatzeagatik, pertsekuzioa jasateko ere prest gaude (2 Tim. 3:12). Jesusek bere dizipuluak gidatzeko eta zaintzeko aukeratu dituen anaiengan konfiantza du. Eta guk, Jesus «kongregazioaren buru» bezala errespetatzen dugunez, anaia horien gida gogo onez jarraitzen dugu (Efe. 4:8, 11, 12; 5:23).

Aurreko irudiko bataiatu berri den anaietako batek aipu bat irakurtzen dio gizon bati predikazioan.

Bataiatu ondoren, segi Semearen posizioa eta autoritatea onartzen (Ikusi 13. paragrafoa)


14. a) Zer esan nahi du espiritu santuaren izenean bataiatzeak? (Ikusi irudia ere) b) Zer beste modu batzuetan bataiatzen dira gantzutuak? (Ikusi «Zer bataio jasotzen dituzte gantzutuek?» taula)

14 Espiritu santuaren izenean. Zer esan nahi du horrek? Espiritu santuari buruzko egia onartzen dugula. Espiritu santua ez da pertsona bat, ezta trinitate baten parte ere; Jainkoaren indar eraginkorra da. Gainera, badakigu profetak eta Biblia idazleak gidatu zituela. Horregatik, egunero, Biblia irakurtzen dugu eta bertan ikasten duguna praktikan jartzen dugu (2 Ped. 1:20, 21). Bestalde, bekatu larriak egitea saihesten dugu, ez guk, ez kongregazioak espiritu santuaren eragina galdu ez dezagun (Efe. 4:30).

Aurreko irudiko bataiatu berri den arrebetako bat Biblia irakurtzen ari da etxean.

Bataiatu ondoren, segi espiritu santuaren gidari jarraitzen (Ikusi 14. paragrafoa)


Zer bataio jasotzen dituzte gantzutuek?

Uretan bataiatzeaz gain, kristau gantzutuek beste bataio batzuk ere jasotzen dituzte.

  • Kristorekin zeruan zerbitzatzeko aukeratuak direnean, espiritu santuan bataiatzen dira (Mat. 3:11).

  • «Kristorengan bataiatuak» dira. Zer zentzutan? Jesu Kristorekin batera talde elkartu baten parte izatera iristen dira. Horregatik, Kristoren gorputza deitzen zaie (Gal. 3:27, 28; 1 Ko. 12:27).

  • Kristoren heriotzan ere bataiatzen dira. Zer esan nahi du horrek? Jesusen ereduari leialki jarraitzen diotela lurrean hil eta zeruan berpiztuak izan arte (Erm. 6:3-5).

15. Zer egiten jarraitu nahi dugu?

15 Dagoeneko bataiatuta bazaude, Jehobari zeure burua eskaintzean promes bat egin zenion. Jarraitu ezazu promes hori betetzen! Horretaz gain, jarraitu «bataioei buruzko irakaspenak»d geroz eta hobeto ulertzen. Eta oraindik bataiatu ez bazara? Zerbaitek oztopatzen al zaitu? Hurrengo artikuluan, bataiorako prestatzeko zer egin dezakezun aztertuko dugu.

ZER ERANTZUNGO ZENUKE?

  • Zer erakusten dugu bataiatzen garenean?

  • Zer bi galdera egiten zaie bataiorako hautagaiei, eta zergatik?

  • Zer esan nahi du «Aitaren eta Semearen eta espiritu santuaren izenean» bataiatzeak?

161. KANTA Zure nahia betetzea

a «Bataio» itzultzen den baptisma hitz grekoak «urperatze» edo «murgiltze» esan nahi du. Beraz, bataioa pertsona bat guztiz urperatzea da, ez urarekin zipriztintzea erlijio batzuek erakusten duten bezala.

b Ikusi Traducción del Nuevo Mundo (Traduction du monde nouveau) itzulpeneko bertset honen «declaras públicamente» («déclares publiquement») ikasketarako oharra.

c Efesoko gizon horiek «Joanen bataioa» jaso zutela aipatu zuten (Eg. 19:3). Joan Bataiatzaileak juduak Moisesen Legearen aurka egindako bekatuez damutzera animatu zituen, eta damutu zirenak bataiatu egin zituen (Mar. 1:4, 5). Baina Legea baliogabetu zenean, Joanen bataioak balioa izateari utzi zion. Une horretatik aurrera, Jainkoak salbamenera daraman «bataio bakar bat» onartzen du (Efe. 4:5).

d Irakurri «Bibliari buruzko galderak» saileko «Zer da bataioa?» artikulua jw.org webgunean edo JW Library® aplikazioan.

e IRUDIAREN AZALPENA: Eskualde biltzar batean, bataiorako hautagaiak zutik daude beraien fedearen deklarazio publikoa egiteko.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu