1. atalaren berrikuspena
Aztertu ondorengo galderak zure irakaslearekin:
Etorkizunerako Bibliaren zein promesak erakartzen zaitu gehien?
(Ikusi 02 ikasgaia)
Zergatik pentsatzen duzu Biblia Jainkoaren Hitza dela?
(Ikusi 03 eta 05 ikasgaiak)
Zergatik da garrantzitsua Jehobaren izena erabiltzea?
(Ikusi 04 ikasgaia)
Bibliak Jainkoa «biziaren iturria» dela esaten du (36. Salmoa 10 [36:9, NWT]). Sinesten al duzu hau?
(Ikusi 06 ikasgaia)
Irakurri 25. Salmoa 14.
Zergatik da Jehoba izan dezakegun lagunik onena?
Zer espero du Jehobak bere lagunengandik? Arrazoizkoa dela pentsatzen al duzu?
(Ikusi 07 eta 08 ikasgaiak)
Irakurri 62. Salmoa 9 [62:8, NWT].
Zer gauzei buruz egin diozu otoitz Jehobari? Zer beste gairi buruz egin dezakezu otoitz?
Nola erantzuten ditu Jehobak otoitzak?
(Ikusi 09 ikasgaia)
Irakurri Hebrearrei 10:24, 25.
Nola lagundu ahal dizute Jehobaren lekukoen bilerek?
Bileretara joateko gogor saiatzeak merezi duela uste al duzu?
(Ikusi 10 ikasgaia)
Zergatik da ona Biblia egunero irakurtzea? Zer programa duzu Biblia egunero irakurtzeko?
(Ikusi 11 ikasgaia)
Zer da biblia-ikastarotik gehien gustatu zaizuna?
Biblia aztertzen hasi zinenetik, zer zailtasun izan dituzu, baten bat izan baduzu? Zerk lagundu ahal dizu ikasten jarraitzeko?
(Ikusi 12 ikasgaia)