31 IKASGAIA
Zer da Jainkoaren Erreinua?
Bibliaren gai nagusia Jainkoaren Erreinuarekin lotuta dago. Jehobak Erreinu hau erabiliko du bere nahia lurrean betetzeko. Baina, zer da Jainkoaren Erreinua? Nola dakigu orain agintzen ari dela? Zer lortu du orain arte? Eta zer egingo du etorkizunean? Ikasgai honetan eta hurrengo bietan, galdera hauen erantzunak aztertuko dira.
1. Zer da Jainkoaren Erreinua, eta nor da bere Erregea?
Erreinua Jehobak ezarritako gobernu bat da. Bere Erregea Jesu Kristo da eta zerutik agintzen du (Mateo 4:17; Joan 18:36). Bibliak Jesusi buruz dio: «Errege izango da betiko» (Lukas 1:32, 33). Jainkoaren Erreinuaren Errege izanik, Jesus lurreko pertsona guztien agintaria izango da.
2. Nortzuk agintzen dute Jesusekin?
Jesusek ez du bakarrik agintzen. Berarekin «arraza, hizkuntza, herri eta nazio guztietako gizon-emakumeak [...] errege izango dira» (Apokalipsia 5:9, 10). Zenbat izango dira Jesusekin agintzen dutenak? Jesus lurrera etorri zenetik, milioika kristau bihurtu dira bere jarraitzaile. Baina denek aginduko al dute Jesusekin? Ez, 144.000 bakarrik igoko dira zerura Jesusekin agintzera (Irakurri Apokalipsia 14:1-4). Lurrean gelditzen diren beste kristau guztiak Erreinuaren hiritar bihurtuko dira (Esaera Zaharrak 2:21).
3. Zergatik da Jainkoaren Erreinua giza gobernuak baino hobea?
Giza agintariek gauza onak egiten saiatu arren, ez dute beraiek nahi duten guztia egiteko ahalmenik. Eta ordezkatzen dituzten agintariak, agian, berekoiak dira eta ez dituzte pertsonak laguntzen. Baina Jainkoaren Erreinuaren agintaria, Jesus, ez da inoiz ordezkatua izango. Jainkoak «inoiz suntsituko ez den Erreinu bat ezarriko du» (Daniel 2:44, NWT). Jesusek lur osoan zehar aginduko du eta ez ditu pertsona batzuk besteak baino hobeto tratatuko. Bera maitekorra, atsegina eta zuzena da. Eta pertsonei elkar nola tratatu behar duten erakutsiko die: maitasunez, modu atseginez eta zuzentasunez (Irakurri Isaias 11:9).
SAKONDUZ
Aztertu zergatik den Jainkoaren Erreinua edozein giza gobernu baino hobea.
4. Gobernu boteretsu batek mundu osoan zehar aginduko du
Jesu Kristok historian egon den edozein agintarik baino botere gehiago jaso du. Irakurri Mateo 28:18 eta aztertu elkarrekin:
Zer zentzutan da Jesusen autoritatea edozein giza agintariena baino handiagoa?
Giza gobernuak oso aldakorrak dira eta lurreko eremu batean soilik agintzen dute. Eta Jainkoaren Erreinuak? Irakurri Daniel 7:14 eta aztertu elkarrekin:
Jainkoaren Erreinua ez da inoiz suntsituko. Zergatik da hau lagungarria?
Jainkoaren Erreinuak lur osoan zehar aginduko du. Zergatik da hau lagungarria?
5. Giza gobernuak ordezkatuak izan behar dira
Zergatik ordezkatu behar ditu Jainkoaren Erreinuak giza gobernuak? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:
Zeintzuk izan dira giza gobernuen emaitzak?
Irakurri Kohelet 8:9 eta aztertu elkarrekin:
Zure ustez, Jainkoaren Erreinuak giza gobernuak ordezkatu behar al ditu? Zergatik?
6. Jainkoaren Erreinuko agintariek ulertzen gaituzte
Jesus, gure Erregea, gizaki bezala bizi izan zenez, «gure ahuleriaz gupidatu daiteke» (Hebrearrei 4:15). 144.000 gizon eta emakume leialek Jesusekin batera aginduko dute. Hauek «arraza, hizkuntza, herri eta nazio» guztietatik aukeratu ditu Jehobak (Apokalipsia 5:9).
Jesusek eta berarekin aginduko dutenek badakite zer den gizaki izatea. Kontsolagarria al da hau zuretzat? Zergatik?
Jehobak jatorri ezberdinetako gizon-emakumeak aukeratu ditu Jesusekin batera agintzeko.
7. Jainkoaren Erreinuaren legeak hoberenak dira
Gobernuen legeak euren herritarrak babesteko eta laguntzeko eginak daude. Jainkoaren Erreinuak ere bere hiritarrek jarraitu behar dituzten legeak ditu. Irakurri 1 Korintoarrei 6:9-11 eta aztertu elkarrekin:
Zure ustez, nolakoa izango da mundua denek Jainkoaren legeak jarraitzen dituztenean?a
Zure ustez, logikoa al da Jehobak bere Erreinuko hiritarrei bere legeak betetzeko eskatzea? Zergatik?
Nola dakigu lege hauek betetzen ez dituzten pertsonak aldatu ahal direla? (Ikusi 11 bertseta)
Gobernuek legeak ezartzen dituzte hiritarrak babesteko eta laguntzeko. Jainkoaren Erreinuak lege hobeak ditu bere hiritarrak babesteko eta laguntzeko.
ZER DIO JENDEAK? «Jainkoaren Erreinua gure bihotzetan dago».
Nola erantzungo zenuke?
LABURPENA
Jainkoaren Erreinua zeruan dagoen benetako gobernu bat da eta lur osoan aginduko du.
Berrikuspena
Nortzuk dira Jainkoaren Erreinuaren agintariak?
Zer zentzutan da Jainkoaren Erreinua giza gobernuak baino hobea?
Zer eskatzen die Jehobak Erreinuko hiritarrei?
GEHIAGO IKASTEKO
Aztertu zer irakatsi zuen Jesusek Erreinuaren kokalekuari buruz.
«Zure bihotzean al dago Jainkoaren Erreinua?» (Web artikulua)
Zergatik aukeratzen dute Jehobaren lekukoek Erreinuari leialak izatea giza gobernuei izatea baino?
Aztertu zer dioen Bibliak Jehobak aukeratu dituen eta Jesusekin batera aginduko duten 144.000 lagunei buruz.
Zerk konbentzitu zion kartzelan zegoen emakume bati Jainkoak bakarrik ekarriko duela justizia mundura?
«Nola aurkitu nuen injustiziaren konponbidea» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2011 azaroa)
a Hauetako arau batzuk 3. atalean aztertuko dira.