Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 32. ikasgaia
  • Jainkoaren Erreinua agintzen ari da!

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Jainkoaren Erreinua agintzen ari da!
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Noiz hasi zen Jainkoaren Erreinua agintzen? (2. zatia)
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen 2014
  • 1914: Urte garrantzitsua biblia-profezietan
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 32. ikasgaia
32. ikasgaia: Jesu Kristok zeruko Erreinuaren errege bezala, errege-makila eusten du eta lurrean agintzen du.

32 IKASGAIA

Jainkoaren Erreinua agintzen ari da!

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Jainkoaren Erreinua 1914 urtean zeruan hasi zen agintzen. Aldi berean, gizakion agintarien azken egunak hasi ziren. Nola dakigu hau? Aztertu ditzagun Bibliaren profezia batzuk, baita 1914​tik aurrera agerian dauden egoera eta pertsonen jarrera ere.

1. Zer profetizatu zuen Bibliak?

Bibliako Daniel liburuaren arabera, Jainkoaren Erreinua «zazpi urte» izeneko epearen amaieran agintzen hasiko zen (Daniel 4:13, 14 [4:16, 17, NWT]). Mendeak beranduago, Jesusek epe berberari «jentilentzat Jainkoak erabakitako garaia» izena eman zion. Gainera, epe hau oraindik amaitu ez zela irakatsi zuen (Lukas 21:24). Eta ikusiko dugunez, zazpi urteak 1914​an amaitu ziren.

2. Zer gertatu da munduan eta zein izan da jendearen jokabidea 1914​tik aurrera?

Jesusen jarraitzaileek ondorengoa galdetu zioten: Zein izango da «zure etorreraren [edo presentziaren] eta munduaren azkenaren ezaugarria?» (Mateo 24:3). Jesusek, Jainkoaren Erreinuan errege bezala zeruan agintzen hasi eta ondoren gertatuko ziren gauza batzuk profetizatu zituen. Hauetako batzuk gerrak, goseteak eta lurrikarak izango ziren (Irakurri Mateo 24:7). Bibliak pertsonen jokabidearen erruz «azken egunetan une latzak» biziko zirela ere profetizatu zuen (2 Timoteori 3:1-5). Egoera eta jarrera hauek, 1914​tik aurrera batez ere argi ikusi ditzakegu.

3. Zergatik egin du okerrera munduak Jainkoaren Erreinua agintzen hasi denetik?

Jainkoaren Erreinuaren errege bihurtu eta gutxira, Jesusek Satanas eta deabruen aurkako gerra borrokatu zuen zeruan. Satanasek gerra hau galdu zuen. Bibliak ondorengoa dio Satanasi buruz: «Lurrera bota zuten bere aingeruekin batera» (Apokalipsia 12:9, 10, 12). Satanas oso haserre dago suntsitua izango dela dakielako. Beraz, mundu osoan zehar sufrimendua sortzen du. Arrazoi horregatik ez da harritzekoa mundu osoko egoera hain txarra izatea! Jainkoaren Erreinuak arazo guzti hauek konponduko ditu.

SAKONDUZ

Aztertu nola dakigun Erreinua 1914​an agintzen hasi zela, eta honek zer esan nahi duen guretzat.

4. Bibliako profeziek 1914 urtea azpimarratzen dute

Ikusi BIDEOA.

BIDEOA: Jainkoaren Erreinua 1914 urtean hasi zen agintzen (5:02)

Jainkoaren eraginez, antzinako Babiloniako Nabukodonosor erregeak amets profetiko bat izan zuen. Ametsak eta Danielek eman zuen azalpenak, profezia honek bi betekuntza izango zituela adierazten dute: Nabukodonosorren agintean eta Jainkoaren Erreinuan. Irakurri Daniel 4:14 [4:17, NWT].a

Irakurri Daniel 4:17-23 [4:20-26, NWT] eta erabili taula ondorengo galderak erantzuteko:

  • (A) Zer ikusi zuen Nabukodonosorrek bere ametsean? (Ikusi 17 eta 18 bertsetak)

  • (B) Zer gertatuko zitzaion zuhaitzari? (Ikusi 20 bertseta)

  • (C) Zer gertatuko zen «zazpi urteen» amaieran? (Ikusi 23 bertseta)

Zer lotura dago ametseko zuhaitzaren eta Jainkoaren Erreinuaren artean?

PROFEZIA (Daniel 4:17-33 [4:20-36, NWT])

Agintaritza

(A) Zuhaitz handia

Altuera handiko zuhaitza.

Agintaritza etetea

(B) «Bota zuhaitza eta txikitu!» eta utzi horrela «zazpi urtez»

Zuhaitzondo bat burdinaz eta kobrez lotu.

Agintaritza berreskuratzea

(C) «Errege izango [zara] berriro»

Altuera handiko zuhaitza.

Profezia honen lehen betekuntzan:

  • (D) Nor irudikatzen du zuhaitzak? (Ikusi 19 bertseta)

  • (E) Nola eten zen bere agintaritza? Irakurri Daniel 4:26-30 [4:29-33, NWT].

  • (F) Zer gertatu zitzaion Nabukodonosorri «zazpi urteen» amaieran? Irakurri Daniel 4:31-33 [4:34-36, NWT].

LEHENENGO BETEKUNTZA

Agintaritza

(D) Nabukodonosor, Babiloniako erregea

Nabukodonosor erregea zutik harro.

Agintaritza etetea

(E) K.a. 606 urtea ondoren, Nabukodonosorrek zentzutasuna galtzen du eta zazpi urte literalez ezin du agindu

Nabukodonosor lurrean etzanda dago eta belarra jaten ari da animaliak bezala.

Agintaritza berreskuratzea

(F) Nabukodonosorrek zentzutasuna berreskuratzen du eta berriro ere agintzen hasten da

Nabukodonosor erregea besoak altxatuta zerura begira.

Profezia honen bigarren betekuntzan:

  • (G) Nor irudikatzen du zuhaitzak? Irakurri 1 Kronikak 29:23.

  • (H) Nola eten zen euren agintaritza? Nola dakigu ez zutela agintzen Jesus lurrean zegoenean? Irakurri Lukas 21:24.

  • (I) Noiz eta non berreskuratu zen agintaritza hau?

BIGARREN BETEKUNZA

Agintaritza

(G) Jainkoaren agintaritza irudikatzen duten errege israeldarrak

Errege israeldarren ondorengotza bat tronuetan eserita. Argi izpiak distira ematen die.

Agintaritza etetea

(H) Jerusalem suntsitzen dutenean errege israeldarren segida eteten da 2.520 urtez

Sute bat antzinako Jerusalem suntsitzen K.a. 607 urtean. Ondoren, 2.520 urteak pasatzen dira.

Agintaritza berreskuratzea

(I) Jesus zeruan agintzen hasten da Jainkoaren Erreinuaren errege bezala

Jesu Kristok lurra agintzen du zeruko tronutik 1914 urtearen ondoren. Argi izpiak ateratzen.

Zenbat irauten dute zazpi urteek?

Bibliako atal batzuek beste batzuk ulertzen laguntzen digute. Esaterako, Bibliako Apokalipsia liburuak hiru urte eta erdi 1.260 egun direla esaten du (Apokalipsia 12:6, 14). Orduan, zazpi urte honen bikoitza da, edo 2.520 egun. Batzuetan, Bibliak egun hitza erabiltzen du urtea adierazteko (Ezekiel 4:6). Beraz, Daniel liburuko zazpi urteak 2.520 urte dira.

5. Mundua 1914​tik aurrera aldatu egin da

Ikusi BIDEOA.

BIDEOA: Mundua 1914 urtetik aurrera aldatu egin da (1:10)

Jesusek errege bihurtu eta ondoren egongo zen egoera profetizatu zuen. Irakurri Lukas 21:9-11 eta aztertu elkarrekin:

  • Egoera hauetatik, zeintzuk ikusi dituzu?

Paulo apostoluak gizakien agintaritzaren azken egunetan jendearen jokabidea nolakoa izango zen azaldu zuen. Irakurri 2 Timoteori 3:1-5 eta aztertu elkarrekin:

  • Horrelako jokabideak ikusi al dituzu gaur egun?

Collage: Azken egunetako egoera eta jarrerak erakusten dituzten irudiak. 1) Militar buruzagi batek oholtza batetik besoak altxatuta oihu egiten du. 2) Lurrikara baten ondorioz, eraikinak suntsituta daude. 3) Hegazkin militarrak. 4) Jendetza bat ibiltzen musukoarekin. 5) New York-eko Dorre Bikiak sutan daude eraso terrorista baten ostean. 6) Gizon bat drogak hartzen. 7) Senar batek eskua altxatzen du eta bere emazteari oihu egiten dio. 8) Droga eta edari alkoholiko batzuk. 9) Bi emakumek modako arropak eta bitxiak janzten dituzte eta selfie bat ateratzen dute. 10) DJ batek kontzertu batean jendea gidatzen du. 11) Erreboltari batek Molotov koktel bat botzatzen.

6. Jainkoaren Erreinuaren agintaritzak ekintzara bultzatu behar gaitu

Irakurri Mateo 24:3, 14 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer eginkizun garrantzitsuk erakusten du Jainkoaren Erreinua agintzen ari dela?

  • Nola parte hartu dezakezu eginkizun honetan?

Jainkoaren Erreinua orain agintzen ari da, eta mundu osoa kontrolpean izateko eguna gertu dago. Irakurri Hebrearrei 10:24, 25 eta aztertu elkarrekin:

  • Eguna hurbiltzen ari dela ikustean, zer egin beharko genuke gutako bakoitzak?

Collage: 1) Bibliako ikasle bat Jehobaren lekukoen bilera batean dago. 2) Ikasle berak ezagun bati predikatzen dio.

Besteak lagundu eta salbatu ahal dituen zerbait ikasi baduzu, zer egin beharko zenuke?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik esaten dute Jehobaren lekukoek 1914​a urte garrantzitsua izan zela?».

  • Eta zuk, zer esango zenuke?

LABURPENA

Bibliako profeziek eta munduko egoerak, Jainkoaren Erreinua orain agintzen ari dela frogatzen dute. Hau sinesten dugula frogatzen dugu, honi buruz predikatzean eta kongregazioko bileretara joatean.

Berrikuspena

  • Bibliako Daniel liburuak profetizatutako zazpi urteen amaieran, zer gertatu zen?

  • Zerk konbentzitzen zaitu Jainkoaren Erreinua 1914​tik agintzen ari dela?

  • Nola erakutsi dezakezu Erreinua orain agintzen ari dela sinesten duzula?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

1914 urtetik aurrera munduan aldaketa asko gertatu dira. Aztertu historialariek eta beste batzuek zer dioten honi buruz.

«Moraltasunak behera egin duen garaia» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2007 apirila)

Irakurri Mateo 24:14 aipuko profeziak gizon baten bizitzan zein eragin izan zuen.

«Beisbola beste gauza guztien gainetik maite nuen!» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2017 3. zb.)

Nola dakigu Daniel liburuko 4. kapituluan agertzen den profeziak Jainkoaren Erreinuari aplikatzen diola?

«Noiz hasi zen Jainkoaren Erreinua agintzen? (1. zatia)» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 urriak 1)

Zerk erakusten du Daniel liburuko 4. kapituluan azaltzen diren «zazpi urteak» 1914​an amaitu zirela?

«Noiz hasi zen Jainkoaren Erreinua agintzen? (2. zatia)» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 azaroak 1)

a Aztertu ikasgai honetako «Gehiago ikasteko» ataleko azkenengo bi artikuluak.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu