20. IKASGAIA
Amaiera aproposa
Kohelet 12:13, 14
HELBURUA: Azken hitzetan entzuleak ikasi dutena onartzera eta praktikan jartzera animatu.
NOLA LORTU?
Lotu amaiera azaldutako gaiarekin. Errepikatu edo beste modu batean azaldu ideia nagusiak eta gaia.
Animatu entzuleak ekintzara. Erakutsi entzuleei zer egin eta eman hori egiteko arrazoi sendoak. Bizitasunez eta ziurtasun osoz hitz egin.
Amaiera erraza eta laburra egin. Ez sartu ideia nagusi gehiago. Ahalik eta hitz gutxienak erabiliz, animatu esandakoa praktikan jartzera.