11. IKASGAIA
Gogo bizia
Erromatarrei 12:11
HELBURUA: Entzuleak animatu eta ekinera bultzatu bizitasunez hitz eginez.
NOLA LORTU?
Utzi informazioak zure bihotza ukitu dezan. Aurkezpena prestatzen duzun heinean, hausnartu zure mezuaren garrantzian. Informazioa oso ondo ezagutzen baduzu, bihotzean duzuna adierazteko gai izango zara.
Entzuleengan pentsatu. Irakurri edo irakatsi behar duzun informazioak gainontzekoei zenbat lagunduko dien hausnartu. Entzuleek informazioa gehiago estimatzeko, nola aurkeztuko duzun ondo pentsatu.
Aurkezpen bizia egin. Bizitasunez hitz egin. Zure sentimenduak erakusteko, eskuko eta aurpegiko keinu naturalak egin.