Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • th 7. ikasgaia 10. or.
  • Aurkezpen zehatz eta fidagarria

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Aurkezpen zehatz eta fidagarria
  • Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza
  • Antzeko edukiak
  • Biblia-aipuak behar bezala aurkeztu
    Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza
  • Informazioaren balioa erakutsi
    Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza
  • Galderen erabilera egokia
    Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza
  • Bihotza ukitzen ahalegindu
    Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza
Ikusi gehiago
Hobetu zure irakurketa eta irakaskuntza
th 7. ikasgaia 10. or.

7. IKASGAIA

Aurkezpen zehatz eta fidagarria

Biblia-aipua

Lukas 1:3

HELBURUA: Informazio-iturri fidagarriak erabili entzuleei ondorio egokira iristen laguntzeko.

NOLA LORTU?

  • Informazio-iturri fidagarriak bilatu eta erabili. Zure azalpena Jainkoaren Hitzean oinarritu, ahal denean zuzenean bertatik irakurriz. Datu zientifiko, albiste, bizipen edo beste frogaren bat aipatu nahi baduzu, aldez aurretik ziurtatu informazio-iturria fidagarria dela eta eguneraturik dagoela.

  • Informazio-iturriak behar bezala erabili. Biblia-aipuak azaltzean, ziurtatu diozuna testuinguruarekin, Bibliaren mezu orokorrarekin eta morroi leial eta zentzudunaren argitalpenekin bat datorrela (Mt 24:45). Biblian oinarrituta ez dauden informazio-iturriak erabiltzean ez aldatu hasierako esanahia edota idazleak esan nahi izan zuena.

    Aholku baliagarria

    Ez puztu gertaera eta zenbakiak. Esaterako, «pertsona batzuk» ez dadila «pertsona gehienak» bihurtu, «beharbada» esan ordez ez esan «seguruenik», eta ez nahastu «batzuetan» eta «beti».

  • Entzuleekin arrazoitu. Biblia-aipu bat irakurri edo informazio-iturri bat aipatzean, errespetuz egindako galderak erabili edo adibide bat jarri entzuleei euren ondoriora iristen laguntzeko.

PREDIKATZE-LANEAN

Predikatzeko prestatzean, pentsatu entzuleek egin ditzaketen galderetan eta horiek erantzuteko informazioa bilatu. Egindako galdera baten erantzuna ez badakizu, esan erantzuna aurkitzen saiatuko zarela eta aurrerago itzuliko zarela.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu