2. IKASGAIA
Hizkera naturala
2 Korintoarrei 2:17
HELBURUA: Normalean egiten duzun moduan hitz egin, gaia eta entzuleei buruz sentitzen duzuna erakutsiz.
NOLA LORTU?
Ondo prestatu otoitz egin ondoren. Eskatu otoitzean arreta mezuan ipintzeko, ez zeuregan. Azaldu behar dituzun ideia nagusiak argi izan. Pentsamenduak zeure hitzetan adierazi; ez errepikatu esaldiak hitzez hitz idatzita agertzen diren bezala.
Bihotz-bihotzez hitz egin. Pentsatu zergatik den beharrezkoa entzuleak zure mezua entzutea. Jarri arreta entzuleengan. Hau eginez gero, aurpegiko eta eskuen keinuek eta zure gorputz-jarrerak adiskidetasuna eta bihotz-bihotzez hitz egiten ari zarela erakutsiko dute.
Begiratu entzuleei. Begiratu entzulearen begietara. Hitzaldiak egitean, begiratu entzule bati aldi bakoitzean talde osoari begiratu beharrean.