Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • bhs 3.-7. or.
  • Hau ote zen Jainkoaren helburua?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Hau ote zen Jainkoaren helburua?
  • Zer irakasten digu Bibliak?
  • Bibliak irakasten duena(e)an irakurri
  • Azpitituluak
  • JAINKOAK LURREAN GAUZA HARRIGARRIAK EGINGO DITUELA ERAKUSTEN DU BIBLIAK
  • BIBLIAK LAGUNDU ZAITZAKE
Zer irakasten digu Bibliak?
bhs 3.-7. or.

Hau ote zen Jainkoaren helburua?

EGUNKARIAN, telebistan, irratian eta Interneten delitu, gerra eta terrorismoaren berri izaten dugu. Agian gaixotasunen batengatik edo maite duzun norbait hil egin delako sufritzen ari zara.

Familia bat albisteak entzuten ari da irratian

Galdetu zeure buruari:

  • Bizimodu hau nahi ote zuen Jainkoak niretzat eta nire senideentzat?

  • Non aurkitu dezaket nire arazoei aurre egiteko laguntza?

  • Egongo ote da noizbait benetako bakea?

Bibliak galdera hauentzako erantzun fidagarriak ematen ditu.

JAINKOAK LURREAN GAUZA HARRIGARRIAK EGINGO DITUELA ERAKUSTEN DU BIBLIAK

  • Jendeak ez du gehiago sufrimendurik izango eta ez da zahartuko, ezta hilko ere (Apokalipsia 21:4).

  • «Oreinak bezala salto egingo du herrenak» (Isaias 35:6).

  • «Itsuek ikusi egingo dute berriro» (Isaias 35:5).

  • Hildakoak berpiztu egingo dira (Joan 5:28, 29).

  • Inor ez da gaixotuko (Isaias 33:24).

  • Guztiontzako janaria egongo da (72. Salmoa 16).

    Zaharra gazte bihurtzen da, herrenak salto egiten du, hildakoak berpiztuak dira, gaixoak eta itsuak sendatu egin dira

BIBLIAK LAGUNDU ZAITZAKE

Jehobaren lekuko bat Biblia aztertzen ari da gizon batekin

Liburu honetako lehen orrialdeetan ikusi duzuna ametsa besterik ez dela pentsatzea normala da. Baina Jainkoak aldaketa horiek laster egingo dituela promestu du eta Bibliak nola egingo dituen azaltzen digu.

Bibliak hori baino gehiago egiten du. Zoriontsu izateko eta bizitzaz gozatzeko zer egin behar dugun adierazten digu. Pentsa ezazu une batez zure kezketan. Agian diruak, familiak, osasunak edo maite duzun norbaiten heriotzak arduratuko zaitu. Bibliak arazoei aurre egiten lagundu eta honako galderei erantzunez kontsolatu zaitzake:

  • Zergatik sufritzen dugu?

  • Zer egin dezakegu gure arazoei aurre egiteko?

  • Zer egin dezakegu familia zoriontsuagoa izateko?

  • Zer gertatzen zaigu hil ondoren?

  • Ikusiko ote ditugu berriz hil zaizkigun senide eta lagunak?

  • Nola egon gaitezke ziur Jainkoak promestu duen guztia beteko duela?

Liburu hau irakurtzen aritzeak Bibliak irakasten duena jakin nahi duzula adierazten du. Liburu honek lagunduko dizu. Paragrafoentzako galderak daude. Hauek Biblia hobeto ulertzen lagunduko dizute. Milioika lagunek gustura aztertu dute Biblia Jehobaren lekukoekin. Zuk ere hala egitea espero dugu. Bibliak gauza asko irakatsiko dizkizu. Jainkoak bedeinka ditzala horiek ulertzeko egiten dituzun ahaleginak!

EZAGUTU EZAZU ZURE BIBLIA

Bibliak 66 liburu ditu. Liburu bakoitza kapitulu eta bertsetetan banatuta dago. Honek bertsetak aurkitzea errazten du. Liburu honetan biblia⁠-⁠aipuak agertzen direnean, biblia⁠-⁠liburuaren izenaren ondorengo lehenengo zenbakiak kapitulua adierazten du eta hurrengo zenbakiak, berriz, bertseta. Esate baterako, «2 Timoteori 3:16» aipuak, Timoteori bigarren gutuna, 3. kapitulua eta 16. bertseta adierazten du.

Aipuak bilatzen badituzu, laster Biblia ondo ezagutu ahal izango duzu. Biblia egunero irakurtzen ere hasi zaitezke. Egunero lauzpabost kapitulu irakurtzen badituzu, urte betean Biblia osoa irakurri ahal izango duzu.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu