Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • Erromatarrei 16
  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

Erromatarrei liburuaren edukia

      • Paulok Febe aurkeztu, Jainkoaren zerbitzaria (1, 2)

      • Goraintziak Erromako kristauei (3-16)

      • Banaketen aurkako abisua (17-20)

      • Pauloren lankideen goraintziak (21-24)

      • Sekretu sakratua ezagutzera eman da (25-27)

Erromatarrei 16:1

Oharra

  • *

    Edo «gomendatzen».

Erromatarrei 16:2

Oharra

  • *

    Edo «santuek besteak hartu beharko lituzketen moduan».

Erromatarrei 16:5

Oharra

  • *

    Edo «fruituetako».

Erromatarrei 16:12

Aurkibideak

  • Ikasketarako gida

    Talaia,

    2013/1/15,

Erromatarrei 16:18

Oharra

  • *

    Edo «sabelen».

  • *

    Edo «lausenguen».

Erromatarrei 16:24

Oharra

  • *

    Ikusi A3 eransk.

  • Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
Biblia. Mundu Berriko Itzulpena
Erromatarrei 16:1-27

Erromatarrei

16 Gure arreba Febe aurkezten* dizuet, Zenkreaseko kongregazioko zerbitzari bat. 2 Ongi hartu ezazue Jaunaren izenean, santuek merezi duten moduan*, eta emaiozue behar duen laguntza, askoren defendatzailea izan dela erakutsi baitu, horien artean nire defendatzailea.

3 Eman nire goraintziak Priska eta Akilari, Kristo Jesusen aldeko nire lankideei. 4 Niregatik lepoa arriskuan jarri zuten, eta eskerrak ematen dizkiegu, ez nik bakarrik, nazioetako kongregazio guztiek ere. 5 Goraintziak beraien etxean dagoen kongregazioari ere. Goraintziak nire Epeneto maiteari, Kristoren aldeko Asiako lehen dizipuluetako* bati. 6 Goraintziak Mariari, zuen alde gogor lan egin duenari. 7 Goraintziak Androniko eta Juniasi, nire familiakide eta preso lagunei; apostoluek ondo ezagutzen dituzte, eta nik baino denbora gehiago daramate Kristorekin bat eginda.

8 Goraintziak Anpliatori, Jaunaren dizipuluari, asko maite dudanari. 9 Goraintziak Urbanori, Kristoren aldeko gure lankideari, eta nire Estakis maiteari. 10 Goraintziak Apelesi, Kristoren aprobazioa duenari. Goraintziak Aristobuloren etxekoei. 11 Goraintziak Herodion nire familiakideari. Goraintziak Jaunaren dizipuluak diren Nartzisoren etxekoei. 12 Goraintziak Trifena eta Trifosari, Jaunaren alde gogor lan egiten ari diren emakumeei. Goraintziak gure Persida maiteari, Jaunaren alde gogor egin baitu lan. 13 Goraintziak Rufori, Jaunaren zerbitzari bikainari, eta bere amari, niretzat ama bat bezalakoa denari. 14 Goraintziak Asinkrito, Flegon, Hermes, Patrobas, Hermas eta beraiekin dauden anaiei. 15 Goraintziak Filologo eta Juliari, Nereo eta bere arrebari, eta Olinpasi eta beraiekin dauden santu guztiei. 16 Agurtu bata bestea muxu santuz. Kristoren kongregazio guztiek goraintziak bidaltzen dizkizuete.

17 Orain, anai-arrebok, arren eskatzen dizuet: erne ibili ikasi dituzuen irakaspenen aurka zatiketak sortzen eta oztopoak jartzen dituztenekin; urrundu haiengandik. 18 Horrelakoak ez baitira Kristo gure Jaunaren morroiak, euren desioen* morroiak baizik, eta hitz leun eta goxoen* bidez inozenteen bihotzak engainatzen dituzte. 19 Denek dakite obedienteak zaretela, eta asko pozten naiz zuengatik. Baina honakoa nahi dut zuentzat: ona denaren aurrean jakintsuak izatea eta txarra denaren aurrean maleziagabeak izatea. 20 Laster, bakea ematen duen Jainkoak zuen oinen azpian zapalduko du Satanas. Egon dadila zuekin Jesus gure Jaunaren merezigabeko eskuzabaltasuna.

21 Timoteok —nire lankideak— goraintziak bidaltzen dizkizue, baita Luzio, Jason eta Sosipatrok ere, nire familiakideek.

22 Nik, Tertziok —gutun hau idatziz jarri duenak—, goraintziak bidaltzen dizkizuet Jaunaren izenean.

23 Gaiok —ni eta kongregazio osoa etxean hartu gaituenak— goraintziak bidaltzen dizkizue. Erastok —hiriko altxorzainak— goraintziak bidaltzen dizkizue, baita bere anaia Kuartok ere. 24* ——

25 Orain, Jainkoak sendotu ahal zaituzte zabaltzen ditudan berri onen bidez eta Jesu Kristori buruzko predikazioaren bidez. Mezu hau denbora luzez ezkutuan egon den sekretu sakratuaren bidez eman da ezagutzera. 26 Baina, orain, guri erakutsi zaigu eta Idazki profetikoen bidez eman da ezagutzera. Gure betiereko Jainkoak nazioen artean ezagutzera emateko agindu du, fedearen bidez obedientzia bultzatzeko. 27 Jaso dezala Jainko horrek —jakintsua den bakarrak— aintza betirako Jesu Kristoren bidez. Amen.

Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
Amaitu saioa
Hasi saioa
  • Euskara
  • Partekatu
  • Aukerak
  • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
  • Erabiltzeko baldintzak
  • Pribatutasun politika
  • Pribatutasun konfigurazioa
  • JW.ORG
  • Hasi saioa
Partekatu