Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 21. ikasgaia
  • Nola zabaltzen dira berri onak?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Nola zabaltzen dira berri onak?
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Nola zabaldu ditzakezu berri onak?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Nola dago antolatua gure predikatze-lana?
    Nor ari da Jehobaren nahia egiten?
  • Nola identifikatu ditzakegu egiazko kristauak?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Predikatu berri onak gogotsu
    Kantatu bihotzez Jehobari
Ikusi gehiago
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 21. ikasgaia
21. ikasgaia: Gizon bat bi Jehobaren lekukoekin hitz egiten du gurditxo baten ondoan.

21 IKASGAIA

Nola zabaltzen dira berri onak?

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Jehobak, bere Erreinuaren bitartez, gure arazo guztiak laster kenduko ditu. Berri hauek hain onak dira, besteei zabaldu behar dizkiegula. Hori zen Jesusek nahi zuena, bere jarraitzaileek mezu hau guztiei zabaltzea! (Mateo 28:19, 20). Nola bete dute Jehobaren lekukoek Jesusen agindu hau?

1. Nola ari da betetzen Mateo 24:14 gaur egun?

Jesusek profetizatu zuen: «Mundu guztian hots egingo da Jainkoaren erregetzaren berri on hau» (Mateo 24:14). Jehobaren lekukoak eginkizun garrantzitsu honetan parte hartzeaz pozik gaude. Mundu osoan zehar, 1.000 hizkuntza baino gehiagotan berri onak zabaltzen ditugu! Hau sekulako lana da eta horretarako, ahalegin eta antolaketa handiak egin behar dira. Jehobaren laguntzarik gabe, hau egitea ezinezkoa izango litzateke.

2. Zer ahalegin egiten ditugu jendeari predikatzeko?

Jendea aurkitu dezakegun edozein lekutan predikatzen dugu. Lehen mendeko kristauek bezala, «etxez etxe» predikatzen dugu (Eginak 5:42). Modu hau erabiliz, milioika pertsonekin hitz egin dezakegu urtero. Jendea etxean beti ez dagoenez, leku publiko askotan ere predikatzen dugu. Jehobari eta bere helburuei buruz hitz egiteko aukerak bilatzen ditugu beti.

3. Nork zabaldu behar ditu berri onak?

Egiazko kristau guztiek dute besteei berri onak zabaltzeko ardura. Ardura hau kontu handiz betetzen dugu. Ahal dugun guztia predikatzen dugu, jendearen biziak jokoan daudela dakigulako (Irakurri 1 Timoteori 4:16). Ez dugu predikatzeagatik kobratzen, Bibliak ondorengoa esaten duelako: «Doan hartu duzue, eman doan» (Mateo 10:7, 8). Jende guztiak ez du gure mezua entzungo. Hala ere, predikatzen jarraitzen dugu. Zergatik? Hau egitean, Jehoba obeditzen eta pozten dugulako.

SAKONDUZ

Ikasi gehiago Jehobaren lekukook mundu osoan zehar predikatzeko egiten ditugun ahaleginei buruz, eta ikusi Jehobak nola laguntzen gaituen.

A. Bi Jehobaren lekukok gizon bati predikatzen diote Costa Ricako zelai batean. B. Jehobaren lekukoen bi bikotek arrantzale bati predikatzen diote Estatu Batuetako portu batean. C. Bi Jehobaren lekukok gizon bati predikatzen diote Beningo herri batean. D. Arreba batek ur gainean dagoen azoka bateko emakume bati predikatzen dio Thailandian. E. Bi Jehobaren lekukok emakume bati predikatzen diote harri handi batzuen aurrean Yapen. F. Bi Jehobaren lekukok emakume bati predikatzen diote elurrez betetako ibilbide batean Suedian.

Munduan zehar predikatzen: (A) Costa Rica, (B) Estatu Batuak, (C) Benin, (D) Thailandia, (E) Yap, (F) Suedia.

4. Gogor egiten dugu lan jende guztiarekin hitz egiteko

Jehobaren lekukook ahalegin bereziak egiten ditugu jendeari edonon predikatzeko. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: «Lurraren bazterreraino» predikatzen dugu (7:38)

  • Zerk harritzen zaitu Jehobaren lekukook predikatzeko egiten ditugun ahaleginetatik?

Irakurri Mateo 22:39 eta Erromatarrei 10:13-15 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola erakusten du gure predikazioak lagun hurkoa maite dugula?

  • Zer sentitzen du Jehobak predikatzen dutenei buruz? (Ikusi 15 bertseta)

5. Predikazioan Jainkoarekin elkarlanean ari gara

Bizipen askok Jehoba gure lana zuzentzen ari dela erakusten dute. Esaterako, Zeelanda Berrian, Paul izeneko anaia batek emakume bat aurkitu zuen etxez etxe predikatzean arratsalde batean. Goiz hartan, emakumeak Jainkoari otoitz egin zion bere izena, Jehoba, erabiliz eta norbaitek bisitatzeko eskatuz. «Hiru ordu ondoren, bere atea jo nuen» esaten du Paulek.

Irakurri 1 Korintoarrei 3:9 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola frogatzen dute mota honetako bizipenek Jehoba predikatze-lana zuzentzen ari dela?

Irakurri Eginak 1:8 eta aztertu elkarrekin:

  • Gure predikatze-lana betetzeko, zergatik behar dugu Jehobaren laguntza?

Ba al zenekien?

Astero, aste barruko bileretan predikatzen laguntzeko prestakuntza jasotzen dugu. Hauetako bileraren batera joan bazara, zer pentsatzen duzu eskainitako prestaketari buruz?

Jehobaren lekukoak berri onak nola predikatu ahal diren azaltzen bilera batean.

6. Jainkoaren predikatzeko agindua obeditzen dugu

Lehen mendean, Jesusen jarraitzaileen aurkariak predikazioa gelditzen saiatu ziren. Lehen kristauek «berri ona defendatzeko» edo legalki ezartzeko zuten eskubidea babestu zuten (Filipoarrei 1:7). Gaur egun, Jehobaren lekukook berbera egiten dugu.a

Ikusi BIDEOA.

BIDEOA: Berri onak legalki defendatzen ditugu (2:28)

Irakurri Eginak 5:27-42 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik ez diogu predikatzeari utziko? (Ikusi 29, 38 eta 39 bertsetak)

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik joaten dira Jehobaren lekukoak atez ate?».

  • Zer erantzungo zenuke?

LABURPENA

Jesusek bere jarraitzaileak berri onak herrialde guztietan zehar zabaltzeko prestatu zituen. Jehobak bere herriari lan hau egiten laguntzen dio.

Berrikuspena

  • Nola predikatzen dira berri onak mundu osoan zehar?

  • Nola erakusten du gure predikazioak lagun hurkoa maite dugula?

  • Zure ustez, predikatzeak zoriontsu egin ahal gaitu? Zergatik?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikusi nola predikatzen duten Jehobaren lekukoek hiri handietan.

Hirietako predikazio publikoa Parisen (5:11)

Zer egin dute Jehobaren lekukoek errefuxiatuei laguntzeko?

Errefuxiatuen behar espirituala asetzen dugu (5:59)

Arreba bat zoriontsua da, bizitza predikatzen pasatzeagatik. Ikusi berak aipatutako arrazoiak.

Bizimodu hau aukeratzeagatik pozik sentitzen naiz (6:29)

Auzitegietan hartutako erabaki batzuek predikazioa erraztu dute. Irakurri gehiago honi buruz.

«Erreinuaren berriemaileek auzitegira jotzen dute» (El Reino de Dios ya está gobernando edo Le Royaume de Dieu en action !, 13 kapitulua)

a Jainkoak predikatzeko agindua ematen digu. Horregatik, berri onak zabaltzeko Jehobaren lekukook ez dugu autoritateen baimenik behar.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu