Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • bh 199. or.-201. or. 5 para.
  • Jesu Kristo: agindutako Mesias

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Jesu Kristo: agindutako Mesias
  • Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • Antzeko edukiak
  • Frogatzen al dute profezia mesianikoek Jesus Mesias zela?
    Bibliari buruzko galderak
  • Nor da Jesu Kristo?
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
bh 199. or.-201. or. 5 para.

ERANSKINA

Jesu Kristo: agindutako Mesias

JEHOBAK biblia-profeta asko inspiratu zituen Mesiasen nortasuna zein zen jakinarazteko. Agindutako Askatzailearen jaiotza, bere Jainkoaren zerbitzua eta bere heriotzari buruzko xehetasun ugari eman zituen. Biblia-profezia guzti hauek Jesu Kristorengan bete ziren. Ezin zehatzagoak eta xehetasunez beteak dira. Adibide moduan, azter ditzagun Mesiasen jaiotza eta haurtzaroari buruz iragarri ziren hainbat gertakari.

Isaias profetak Mesias, Dabid erregearen ondorengoa izango zela iragarri zuen (Isaias 9:6 [9:7, NW]. Eta halaxe izan zen. Jesus Dabiden errotik jaio zen (Mateo 1:1, 6-17).

Jainkoaren beste profeta batek, Mikeasek, haurra agintari bilakatuko zela iragarri zuen, baita «Belen Efrata[n]» jaioko zela ere (Mikeas 5:1 [5:2, NW]). Jesusen jaiotzaren garaian, Israelen bi herrialde zeuden Belen izenekoak. Bata nazioaren iparraldean, Nazaretetik gertu zegoen; bestea, berriz, Judan, Jerusalemdik gertu. Bigarren honi, Efrata ere deitu izan zitzaion lehenago. Eta Jesus herrialde horretan jaio zen, profeziak zehatz-mehatz esan bezala! (Mateo 2:1).

Beste biblia-profezia batek Jainkoaren Semeari «Egiptotik etortzeko dei egin[go]» zitzaiola iragarri zuen. Jesus haurra zela, Egiptora eraman zuten. Eta Herodes hil ondoren handik itzuli zen, horrela profezia betez (Oseas 11:1; Mateo 2:15).

«Profezia» izeneko zutabea aurkituko duzu «Mesiasi Buruzko Profeziak» taulan. Bertan dauden biblia-pasarteek Mesiasi buruzko xehetasunak azaltzen dituzte. Konparatu itzazu, mesedez, «Betetzea» izeneko zutabean dauden biblia-pasarteekin. Honela, Jainkoaren Hitzak beti egia dioela ikustean zure fedea indartuko da.

Biblia-pasarte hauek aztertzen dituzun heinean, izan kontuan profezia hauek Jesus jaio baino mendeak lehenago idatzi zirela. Honakoa esan zuen Jesusek: «Moisesen legean, profeten liburuetan eta salmoetan nitaz idatzitako guztia bete beharrekoa ze[n]» (Lukas 24:44). Zure Biblian egiaztatu dezakezu profezia guzti-guztiak zehaztasun osoz bete zirela!

MESIASI BURUZKO PROFEZIAK

GERTAERA

PROFEZIA

BETETZEA

Judaren leinuan jaioa

Hasiera 49:10

Lukas 3:23-33

Bere ama, andre gazte birjina izango zen

Isaias 7:14, oharra

Mateo 1:18-25

Dabid erregearen ondorengoa

Isaias 9:6 [9:7, NW]

Mateo 1:1, 6-17

Jehobak bere Semea zela aditzera emango zuen

2. Salmoa 7

Mateo 3:17

Ez zuten berarengan sinestuko

Isaias 53:1

Joan 12:37, 38

Astotxo baten gainean sartuko zen Jerusalemen

Zakarias 9:9

Mateo 21:1-9

Hurbileko lagun batek salduko zuen

41. Salmoa 10 [41:9, NW]

Joan 13:18, 21-30

Zilarrezko 30 txanponen truke saldua

Zakarias 11:12

Mateo 26:14-16

Bere salatarien aurrean isilik geratuko zen

Isaias 53:7

Mateo 27:11-14

Bere jantziak zotz egingo zituzten

22. Salmoa 19 [22:18, NW]

Joan 19:24

Egurrean zintzilik, zulatua izango zen

Isaias 53:5

Joan 19:34, 37

Hezur bakar bat ere ez zioten hautsiko

34. Salmoa 21 [34:20, NW]

Joan 19:33, 36

Aberatsekin batera hilobiratua

Isaias 53:9, oharra

Mateo 27:57-60

Usteldu baino lehen berpiztua

16. Salmoa 10

Eginak 2:24, 27

Jainkoak bere eskuin aldera goratua

110. Salmoa 1

Eginak 7:56

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu