Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • ijwfq 52. artikulua
  • Jehobaren lekuko egin behar al naiz Biblia beraiekin aztertzen badut?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Jehobaren lekuko egin behar al naiz Biblia beraiekin aztertzen badut?
  • Ohizko galderak
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • Erabili al dezaket ikastaroan nire Biblia?
  • Zergatik aztertzen duzue Biblia Jehobaren lekuko egiten ez den jendearekin?
  • Nolakoa da Jehobaren lekukoek eskaintzen duten biblia-ikastaroa?
    Ohizko galderak
  • 2023​ko datu orokorrak
    2023ko Jehobaren lekukoen mundu mailako zerbitzu urteko txostena
  • Lagundu al dezakezu ikasleak egiteko lanean?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2021
  • Jehoba estimatzeak eta maitatzeak bataiora eramaten du
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2020
Ikusi gehiago
Ohizko galderak
ijwfq 52. artikulua
Gizon batek esku-orri bat du eskuan eta Jehobaren lekukoak emakume batekin hitz egiten ikusten ditu

Jehobaren lekuko egin behar al naiz Biblia beraiekin aztertzen badut?

Ez, ez zaude behartua. Milioika pertsonak ikasten du Biblia gurekin Jehobaren lekuko izan beharrik gabe.a Ikastaroaren helburua Bibliak irakasten duena ezagutzea da. Fedea norberaren kontua denez, zuk erabaki behar duzu ezagutza horrekin zer egingo duzun (Josue 24:15).

Erabili al dezaket ikastaroan nire Biblia?

Bai, noski. Zure Biblia gustura erabiliko dugu ikastaroan. Bestalde, hizkuntza askotan eskuragarri dagoen eta erraz irakurtzen den Traducción del Nuevo Mundo edo Traduction du monde nouveau biblia-itzulpena erabiltzea atsegin dugu. Nahiko bazenu, doako ale bat emango genizuke. Hala ere, ia edozein biblia-itzulpenetan aurkituko duzu Bibliako itxaropen eta salbamen mezua.

Zergatik aztertzen duzue Biblia Jehobaren lekuko egiten ez den jendearekin?

  • Arrazoi nagusia Jainkoari diogun maitasuna da. Bere nahia kristauek ikasten dutena besteei irakastea da (Mateo 22:37, 38; 28:19, 20). Guretzako ohore handia da Jainkoarekin batera lan egitea Bibliak dioena jendeari erakusten (1 Korintoarrei 3:6-9).

  • Lagun hurkoari diogun maitasunak ere bultzatzen gaitu (Mateo 22:39). Ikasten ditugun gauza zoragarriak besteei zabaltzeak poztasun handia ematen digu (Eginak 20:35).

a Gure biblia-ikastaroen norainokoa ikus dezazun, 2023 urtean zehar, hilero, 7.281.212 biblia-ikastaro izan genituen eta ikastaro askotan ikasle bat baino gehiago izaten zen. Hala ere, 269.517 lagun soilik bataiatu ziren urte horretan Jehobaren lekuko izateko.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu