Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • ijwbq 104. artikulua
  • Nola da Jesusen sakrifizioa askoren aldeko erreskatea?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Nola da Jesusen sakrifizioa askoren aldeko erreskatea?
  • Bibliari buruzko galderak
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • Bibliaren erantzuna
  • Erreskatea: Jainkoaren oparirik bikainena
    Zer irakasten digu Bibliak?
  • Erreskatea: Jainkoaren oparirik bikainena
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • Erreskatea estimatzen jarraitu
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2021
Bibliari buruzko galderak
ijwbq 104. artikulua
Adam eta Jesusen arteko justizia-balantza orekatua

Nola da Jesusen sakrifizioa askoren aldeko erreskatea?

Bibliaren erantzuna

Jesusen sakrifizioa gizadia bekatu eta heriotzatik salbatu edo askatzeko Jainkoak erabilitako bidea da. Bibliaren arabera, Jesusen odola erreskatea gauzatzeko ordainsaria da (Efesoarrei 1:7, NWT; 1 Pedro 1:18, 19). Horregatik, Jesusek bere bizia «askoren alde ordaintzat emotera» etorri zela esan zuen (Mateo 20:28, Euskal Biblia, Jaime Kerexeta).

Zergatik zen beharrezkoa askoren aldeko erreskatea?

Jainkoak sortutako lehen gizona, Adam, perfektua zen, hau da, ez zuen bekaturik. Betirako bizitzeko aukera zuen, baina Jainkoa desobeditzea erabaki zuenean, aukera hori galdu egin zuen (Hasiera 3:17-19). Ondorioz, bere seme-alabei bekatua pasa zien (Erromatarrei 5:12). Horregatik, Adamek bere burua eta bere ondorengoak «saldu» zituela dio Bibliak, guztiak bekatua eta heriotzaren esklabu bihurtuz (Erromatarrei 7:14). Inork ezin du Adamek galdutakoa berreskuratu guztiok inperfektuak garelako (49. Salmoa 8, 9 [49:7, 8, NWT]).

Jainkoak errukia erakutsi zien Adamen ondorengoei hauek ez zutelako inongo esperantzarik (Joan 3:16). Baina Jainkoa justua denez, ezin zituen besterik gabe bekatu hauek alde batera utzi edo baliozko oinarririk gabe barkatu (89. Salmoa 15 [89:14, NWT]; Erromatarrei 3:23-26). Jainkoak gizadia maite duenez, beharrezko oinarri legala prestatu zuen bekatuak barkatu ahal izateaz gain, hauek ezabatzeko (Erromatarrei 5:6-8). Oinarri legal hau erreskatea da.

Zertan datza erreskatea?

Biblian «erreskate» terminoak ondorengo hiru ideia hauek hartzen ditu barne:

  1.  Zerbaitengatik ordaintzen den prezioa da (Zenbakiak 3:46, 47).

  2.  Norbait askatzen da edo zerbait berreskuratzen da (Irteera 21:30).

  3.  Berreskuratu nahi denaren balio berekoa da.a

Ikus dezagun ideia hauen eta Jesusen sakrifizioaren arteko lotura.

  1.  Ordaintzen den prezioa. Bibliak kristauak «prezioz erosiak» izan zirela dio (1 Korintoarrei 6:20; 7:23, Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga). Prezio hau Jesusen odola da. Jesusek bere odolarekin arraza, hizkuntza, herri eta nazio guztietako gizon-emakumeak erosi zituen Jainkoarentzat (Apokalipsia 5:8, 9).

  2.  Askapena. Jesusen sakrifizioak bekatutik askatzen gaitu (1 Korintoarrei 1:30; Kolosarrei 1:14; Hebrearrei 9:15, NWT).

  3.  Baliokidetasuna. Jesusek eskainitakoa Adamek galdutakoaren balio berekoa da: giza-bizi perfektu bat (1 Korintoarrei 15:21, 22, 45, 46). Bibliak honakoa dio: «Baten [Adamen] desobedientziak denak bekatari egin zituen bezala, baten [Jesu Kristoren] obedientziak zuzen egingo ditu denak» (Erromatarrei 5:19). Honek gizon baten heriotza bekatari askoren aldeko erreskatea izan daitekeela azaltzen du. Izan ere, Jesusen sakrifizioa «baliokidea den» erreskatea da (1 Timoteori 2:5, 6, NWT). Bere sakrifiziotik onurak ateratzeko pausoak ematen dituztenentzat da erreskatea.

a Biblian «erreskate» itzulitako jatorrizko hitzek, ordaintzen den prezioa edo beste gauza baten truke ematen den baliozko zerbaiten ideia adierazten dute. Adibidez, ka·farʹ hebrear aditzaren oinarrizko esanahia «estali» da (Hasiera 6:14). Termino hau bekatuak estaltzearen ideia adierazteko erabiltzen da orokorrean (65. Salmoa 3, NWT). Honekin lotutako koʹfer hitza, zerbait libratu edo berreskuratzeko ordaintzen den prezioari buruz ari da (Irteera 21:30). Era berean, liʹtron hitz grekoa «erreskate» itzultzen da askotan eta «erredentzio-prezio» bezala ere itzuli daiteke (Mateo 20:28, The New Testament in Modern Speech, R. F. Weymouth). Idazle grekoek gerra-preso edo esklaboak askatzeko ordaintzen zen prezioari buruz hitz egiteko erabiltzen zuten termino hau.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu