33. IKASKETARAKO ARTIKULUA
4. KANTA Jehoba, nire Artzaina
Ziur egon Jehobak maite zaituela
«Erakarri zintudan niregana nire maitasun leialarekin» (JER. 31:3, NWT).
IDEIA NAGUSIA
Zergatik izan behar dugu Jehobak maite gaituen ziurtasuna, eta nola sendotu dezakegu ziurtasun hori?
1. Zergatik eskaini zenion zeure burua Jehobari? (Ikusi irudia ere)
GOGORATZEN al duzu zeure burua Jehobari eskaini zenion eguna? Bera ezagutzera eta maitatzera iritsi zinelako hartu zenuen erabaki hori. Egun horretan, hurrengoa promestu zenion: zure bizitzako lehentasuna bere nahia betetzea izango zela eta bera bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz maitatzen jarraituko zenuela (Mar. 12:30). Egun horretatik aurrera, berari diozun maitasuna gero eta gehiago sakontzen joan da. Horregatik, nola erantzungo zenuke norbaitek hurrengoa galdetuko balizu? «Ziur zaude Jehoba maite duzula?». Zalantzarik gabe, hurrengoa erantzungo zenuke: «Bai, noski! Beste inor edo ezer baino gehiago maite dut!».
Gogoratzen al duzu Jehobarengatik sentitzen zenuen maitasuna zeure burua berari eskaini zenionean eta bataiatu zinenean? (Ikusi 1. paragrafoa)
2, 3. a) Zertaz nahi du Jehobak zu erabat ziur egotea? (Jeremias 31:3, NWT) b) Zer aztertuko dugu artikulu honetan?
2 Baina, nola erantzungo zenuke norbaitek hurrengoa galdetuko balizu? «Ziur zaude Jehobak maite zaituela?». Agian, galdera horri erantzutea kostatzen zaizu Jehobaren maitasuna merezi ez duzula sentitzen duzulako. Txikitan maitatua sentitu ez zen arreba batek honakoa dio: «Badakit Jehoba maite dudala. Ez dut horren zalantzarik. Baina, sarritan, Jehobak maite ote nauen zalantzak ditut». Baina zer sentitzen du Jehobak benetan zuregatik?
3 Jehobak zu hurrengoaz erabat ziur egotea nahi du: berak maite zaituela (Irakurri Jeremias 31:3, NWTa). Jehobak berarengana erakarri zintuen. Eta zeure burua berari eskaintzean eta bataiatzean, benetan baliotsua den zerbait jaso zenuen: bere maitasun leiala. Horrek esan nahi du asko maite zaituela eta ez zaituela inoiz utziko. Maitasun horrengatik, Jehobak bere zerbitzari leialak bere «jabego berezia» bezala ikusten ditu. Beraz, zu ere oso berezia zara berarentzat (Mal. 3:17). Jehobak zuk Paulo apostoluaren ziurtasun bera izatea nahi du. Paulo ziur zegoen Jehobak maite zuela, eta hurrengoa idatzi zuen: «Ziur nago ez heriotzak, ez biziak, ez aingeruek, ez gobernuek, ez oraingo ezerk, ez geroko ezerk, ez botereek, ez altuerak, ez sakonerak, ezta beste edozein sorkuntzak ere, ezin izango gaituela [...] Jainkoaren maitasunetik banandu» (Erm. 8:38, 39). Artikulu honetan, Jehobak maite gaituen ziurtasuna zergatik izan behar dugun eta hori lortzen zerk lagunduko digun aztertuko dugu.
ZERGATIK IZAN BEHAR DUGU JEHOBAK MAITE GAITUEN ZIURTASUNA?
4. Zertaz konbentzitu nahi gaitu Satanasek, eta nola egin ahal diogu aurre?
4 Jehobak maite gaituela ziur bagaude, Satanasen «tranpa maltzurren aurrean sendo mantendu» ahalko gara (Efe. 6:11). Satanasek guk Jehoba zerbitzatzeari uztea nahi du eta ahal duen guztia egingo du bere helburua lortzeko. Erabiltzen duen metodoetako bat Jehobak maite ez gaituela konbentzitzen saiatzea da. Baina hori gezur maltzurra da. Bibliak Satanas lehoi batekin konparatzen du (1 Ped. 5:8, 9). Lehoiek animalia ahulei eta defendatu ezin direnei erasotzen diete. Era berean, Satanasek, askotan, ahul eta nekatuta gaudenean erasotzen gaitu. Sarritan, gure iraganeko bizipenengatik triste sentitzen garenean, arazoei aurre egin behar diegunean edota etorkizunarengatik kezkatuta gaudenean, gu erasotzeko aprobetxatzen du (Esa. 24:10). Satanas gu ahultzen saiatzen da amore eman dezagun. Baina Jehobak maite gaituen ziurtasuna sendotzen jarraitzen badugu, Deabruari eta bere tranpei aurre egin ahalko diegu (St. 4:7).
5. Zergatik da garrantzitsua Jehobak maite gaituela sentitzea?
5 Jehobak maite gaituela ziur bagaude, berarengana gehiago gerturatuko gara. Zergatik esan dezakegu hori? Jehobak maitatzeko eta maitatuak izateko beharrarekin sortu gintuen. Norbaitek maite gaituenean, gure erantzun naturala pertsona hori maitatzea da. Horregatik, Jehobaren maitasuna zenbat eta gehiago sentitu, orduan eta gehiago maitatuko dugu bera (1 Joan 4:19). Eta guk bera geroz eta gehiago maitatzean, berak ere gehiago maitatuko gaitu. Bibliak argi esaten digu: «Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue» (St. 4:8). Orduan, nola sendotu dezakegu Jehobak maite gaituen ziurtasuna?
ZERK LAGUNDUKO DIGU JEHOBAK MAITE GAITUEN ZIURTASUNA IZATEN?
6. Jehobak maite zaituela sinestea kostatzen bazaizu, zer egin dezakezu?
6 Eskatu behin eta berriz Jehobari zergatik maite zaituen ulertzen laguntzeko (Luk. 18:1; Erm. 12:12). Beharbada, egunean zehar askotan eskatu beharko diozu zeure burua berak ikusten duen moduan ikusten laguntzeko. Batzuetan, zaila egin ahal zaigu Jehobak maite gaituela sinestea, geure buruarekin txarto sentitzen garelako. Baina Jehoba geure bihotza baino handiagoa dela gogoratu behar dugu (1 Joan 3:19, 20). Berak oso ondo ezagutzen zaitu. Zuk zeure burua baino hobeto! Izan ere, zuk ikusi ezin duzuna ikusten du (1 Sam. 16:7; 2 Kro. 6:30). Beraz, kontatu iezaiozu zehazki nola sentitzen zaren eta eskatu laguntza maite zaituela onartzeko (Sal. 62:9 [62:8, NWT]). Otoitz egin ondoren, jarraitu itzazu hurrengo aholkuak.
7, 8. Nola ziurtatzen digute salmoek Jehobak maite gaituela?
7 Sinetsi Jehobak esaten duena. Jehobak Biblia idazleak inspiratu zituen bera benetan nolakoa den deskribatzeko. Dabidek, bere salmoetako batean, Jehoba modu polit batean deskribatu zuen: «Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak» (Sal. 34:19 [34:18, NWT]). Oso triste zaudenean, bakarrik sentitu zaitezke. Baina une horietan, Jehobak zuregandik gertu dagoela promesten dizu, bere laguntza inoiz baino gehiago behar duzula ikusten duelako. Beste salmo batean Dabidek idatzi zuen: «Bildu nire malkoak zure zahagian» (Sal. 56:8, NWT). Jehobak sufritzen zaudenean ikusten zaitu. Bera zutaz asko arduratzen da eta zure mina sentitzen du. Basamortutik doan bidaiariarentzat bere zahagian dauden ur tanta bakoitza baliotsua den bezala, zure malkoak baliotsuak dira Jehobarentzat eta zure sufrimendu eta negar guztiak gogoratzen ditu. Bestalde, 139. Salmoa 3ak hurrengoa dio Jehobari buruz: «Zehatz dakizu nire pauso guztien berri». Jehobak zure pauso guztiak ikusten ditu, baina zure gauza onetan zentratzen da (Heb. 6:10). Zergatik? Bera pozteko egiten dituzun esfortzu guztiak estimatzen dituelako.b
8 Bere Hitz inspiratuan aurkitzen ditugun aipu kontsolagarri horien bidez, Jehobak hurrengoa esango baligu bezala da: «Zenbat maite zaitudan eta zutaz zenbat arduratzen naizen jakitea nahi dut». Baina ikusi dugun bezala, Satanasek Jehobak maite ez gaituela konbentzitu nahi gaitu. Horregatik, noizbait Jehobak maite ote zaituen zalantzarik baduzu, gelditu eta galdetu zeure buruari: «Nori sinetsiko diot, “gezurraren aita[ri]” edo “egiaren Jainkoa[ri]”» (Joan 8:44; Sal. 31:5, NWT).
9. Zer promesten die Jehobak bera maite dutenei? (Irteera 20:5, 6)
9 Gogoratu zer sentitzen duen Jehobak bera maite dutenengatik. Ikus dezagun zer esan zien Jehobak Moisesi eta israeldarrei (Irakurri Irteera 20:5, 6). Jehobak bera maite dutenei bere onginahia edo maitasun leiala erakusten jarraituko diela promesten die. Jehoba leiala denez, ezinezkoa da berarentzat bera maite dutenei maitasunez ez erantzutea (Neh. 1:5). Beraz, noizbait Jehobak maite zaituen ziurtasuna behar baduzu, gelditu eta galdetu zeure buruari: «Jehoba maite al dut?». Orduan, pentsatu honetan: Jehoba maite baduzu eta bera pozteko ahal duzun guztia egiten ari bazara, Jehobak asko maite zaituela ziurtatzen dizu (Dan. 9:4; 1 Ko. 8:3). Beste modu batera esanda, Jehoba maite duzun zalantzarik ez baduzu, zergatik izan Jehobak maite zaituen zalantzarik? Erabat ziur egon zaitezke berak beti maiteko zaituela eta ez zaituela inoiz utziko.
10, 11. Nola nahi du Jehobak zuk erreskatea ikustea? (Galaziarrei 2:20)
10 Hausnartu erreskatean. Jehobak gizakiari eman dion oparirik handiena bere semea, Jesu Kristo, guregatik hiltzera bidaltzea izan zen (Joan 3:16). Baina, opari hori zuretzat ere al da? Bai, noski! Aztertu dezagun Paulo apostoluaren bizipena. Berak bekatu larriak egin zituen kristau izan aurretik, eta bere inperfekzioekin borrokatzen jarraitu behar izan zuen (Erm. 7:24, 25; 1 Tim. 1:12-14). Hala ere, erreskatea Jehobak eman zion opari pertsonal bat bezala ikusi zuen (Irakurri Galaziarrei 2:20). Gogoratu Jehobak Paulo inspiratu zuela hitz horiek idazteko. Gainera, Biblian dagoen guztia guri irakasteko idatzi zen (Erm. 15:4). Pauloren hitzek argi uzten dute nola nahi duen Jehobak zuk erreskatea ikustea: berak zuri egindako opari pertsonal bat bezala. Erreskatea horrela ikusten duzunean, konbentzituago egongo zara Jehobak zu pertsonalki maite zaituela.
11 Oso eskertuta gaude Jehobak Jesus lurrera guregatik hiltzera bidaltzeagatik. Baina Jesus lurrera etortzeko beste arrazoi bat hurrengoa izan zen: besteei Jainkoari buruzko egia irakastea (Joan 18:37). Jesusek irakatsi zuen egia horietako bat Jehobak zenbat maite gaituen da.
NOLA LAGUNTZEN DIGU JESUSEK JEHOBAK MAITE GAITUEN ZIURTASUNA IZATEN?
12. Zergatik sinetsi dezakegu Jesusek Jehobari buruz esan zuena?
12 Lurrean egon zenean, Jesusek gogotsu azaldu zien besteei nolakoa den Jehoba (Luk. 10:22). Berak Jehobari buruz esan zuena sinisteko arrazoiak ditugu. Zergatik? Lurrera etorri aurretik, Jehobarekin zeruan milioika urte pasa zituelako (Kol. 1:15). Berak zuzenean ikusi zuen zenbat maite dituen Jehobak bere seme-alaba leialak. Nola laguntzen digu Jesusek Jehobak maite gaituen ziurtasuna izaten?
13. Nola nahi du Jesusek guk Jehoba ikustea?
13 Jesusek Jehobak guregatik benetan sentitzen duena jakin dezagun nahi du. Ebanjelioetan, Jesusek Jehobari, 160 aldiz baino gehiagotan, «Aita» dietzen dio. Eta bere jarraitzaileei hitz egitean, honelako esamoldeak erabili zituen: «zuen Aita» eta «zeruko zuen Aita» (Mat. 5:16; 6:26). Traducción del Nuevo Mundo (Traduction du monde nouveau) itzulpeneko Mateo 5:16ko ikasketarako oharrak hurrengoa dio: «Antzinako Jainkoaren zerbitzariek titulu goren asko erabili zituzten Jehoba deskribatzeko eta berarengana zuzentzeko, adibidez: “Ahalguztidun”, “Goi-goikoa” eta “Sortzaile Gorena”. Baina Jesusek “Aita” bezalako termino sinple eta arrunta hainbeste aldiz erabiltzeak Jehobak bere adoratzaileekin duen gertutasuna azpimarratzen du». Beraz, hurrengoa irakatsi nahi zigun: aita on batek bere seme-alabak maite dituen bezala maite gaituela Jehobak. Ikus ditzagun Jesusek «Aita» terminoa erabili zuen bi pasarte.
14. Nola erakutsi zuen Jesusek gure zeruko Aitarentzat gutako bakoitza baliotsua dela? (Mateo 10:29-31) (Ikusi irudia ere)
14 Azter dezagun lehenik Mateo 10:29-31 pasarteko Jesusen hitzak (Irakurri). Jesusen arabera, gure Aitak txoritxo bakoitza zehazki non dagoen ezagutzen du. Baina txoriek ez dute Jehoba maitatzen, ezta adoratzen ere. Jehobak txori txiki bat hainbeste estimatzen badu, ziur egon gaitezke bera maite eta adoratzen dugun gutako bakoitzaz askoz ere gehiago arduratzen dela! «Zuen kasuan, buruko ile guztiak ere kontatuta dauzka!» esaldiaren inguruan, Traducción del Nuevo Mundo (Traduction du monde nouveau) itzulpeneko 30. bertseteko ikasketarako oharrak hurrengoa dio: «Jehobak guri buruzko xehetasun ñimiño horiek ezagutzeak Jesu Kristoren jarraitzaile bakoitzaz biziki arduratzen dela ziurtatzen du». Argi dago Jesusek hurrengoa onartu dezagun nahi duela: gure zeruko Aitarentzat gutako bakoitza oso baliotsua da.
Jehobak txori bakoitza zehazki non dagoen ezagutzen du. Jehobak txori txiki hori hainbeste estimatzen badu, ziur egon zaitezke zutaz askoz ere gehiago arduratzen dela bera maite eta adoratzen duzulako! (Ikusi 14. paragrafoa)
15. Zer erakusten dizute Jesusen Joan 6:44ko hitzek zure zeruko Aitari buruz?
15 Ikus dezagun Jesusek «Aita» terminoa erabili zuen beste pasarte bat (Irakurri Joan 6:44). Zure zeruko Aitak goxotasunez erakarri zintuen egiara. Zergatik egin zuen hori? Jarrera egokia zenuela ikusi zuelako (Eg. 13:48). Jesusek Joan 6:44ko hitzak aipatu zituenean, beharbada, Jeremias 31:3ko Jehobaren hitzei erreferentzia egiten ari zen. Bertan, Jehobak hurrengoa esan zion bere herriari: «Erakarri zintudan niregana nire maitasun leialarekin [edo, zuri maitasun leiala erakusten jarraitu dut, oharra]» (Jer. 31:3, NWT; konparatu Oseas 11:4, NWT). Zer esan nahi du horrek? Gure zeruko Aita maitekorrak beti ikusten dituela zure ezaugarri onak nahiz eta zuk horiek ez ikusi.
16. a) Zer irakatsi digu Jesusek, eta zergatik sinetsi beharko genioke? b) Zer egin dezakezu Jehoba behar duzun Aita dela ziur egoteko? (Ikusi «Guztiok behar dugun Aita» taula)
16 Jesusek Jehoba gure Aita bezala deskribatzean, honakoa esango baligu bezala da: «Jehoba ez da bakarrik nire Aita; zure Aita ere bada. Eta ziurtatzen dizut berak asko maite zaituela eta zutaz biziki arduratzen dela». Horregatik, noizbait Jehobak maite ote zaituen zalantzarik baduzu, gelditu eta galdetu zeure buruari: «Jesus gure Aita hobekien ezagutzen eta beti egia esaten duena bada, ez al nintzateke berak esandakoaz fidatu behar?» (1 Ped. 2:22, NWT).
JARRAITU ZURE ZIURTASUNA SENDOTZEN
17. Zergatik jarraitu behar dugu Jehobak maite gaituen ziurtasuna izaten?
17 Ahal dugun guztia egin behar dugu Jehobak maite gaituen ziurtasuna izaten jarraitzeko. Ikusi dugun moduan, Satanas ahal duen guztia egiten ari da guk Jehoba zerbitzatzeari uzteko. Berak ahuldu nahi gaitu. Horregatik, Jehobak ez gaituela maite konbentzitzen saiatzen jarraituko du. Baina ez dugu Satanasen gezur hori sinetsiko! (Job 27:5, NWT).
18. Zer egin behar duzu Jehobak maite zaituen ziurtasuna izateko?
18 Artikulu honetan, Jehobak maite zaituen ziurtasuna izateko zer egin behar duzun ikasi duzu. Otoitz egin Jehobari zeure burua berak ikusten duen moduan ikusten laguntzeko. Sakondu Jehobaren maitasun samurra deskribatzen duten Biblia bertsetetan. Gogoratu Jehobak beti maiteko dituela bera maite dutenak. Hausnartu zergatik ikusi dezakezun erreskatea zuri egindako opari pertsonal bat bezala. Eta konfiantza izan Jesusek esandakoan: Jehoba zure zeruko Aita dela. Orduan, norbaitek «Ziur zaude Jehobak maite zaituela?» galdetzen badizu, segurtasunez hurrengoa erantzun ahalko diozu: «Bai, ziur nago! Eta egunero ahal dudan guztia egiten dut berari nire maitasuna erakusteko!».
154. KANTA Maitasunak ez du huts egingo
a Jeremias 31:3, NWT: «Jehoba urrunetik agertu zitzaidan eta esan zidan: “Betiereko maitasunarekin maite izan zaitut. Horregatik erakarri zintudan niregana nire maitasun leialarekin».