52 MARKOS
«Zerbitzuan lagungarria zait»
MARKOSEK, Joan ere deituak, gaztea zenetik ausarta zela erakutsi zuen. Adibidez, imajinatu ondorengo egoeraren larritasuna: talde armatu batek Jesus atxilotu eta loturik eramaten du. Apostolu guztiek ihes egiten dute. Hala ere, Bibliaren arabera, «gizon gazte bat» ausardiaz Jesusen atzetik doa. Taldeko gizonek ikusten dutenean, bera ere harrapatu nahi dute. Baina bere lihozko kanpoko jantzia kentzea lortzen dute soilik. Ondorioz, gazte hark «biluzik» egiten du ihes, hau da, barneko jantziekin, besterik ez. Gertakizun hau Markosen ebanjelioan bakarrik agertzen denez, askok gazte hura Markos zela ondorioztatu dute.
Badirudi Markosen ama aberatsa zela eta, ziurrenik, Markos berarekin biziko zen Jerusalemen. Jesusen heriotzaren ondoren, kongregazioa etxe hartan biltzen zen. Adibidez, aingeru baten laguntzarekin Pedro kartzelatik askatua izan zenean, etxe hartara joan zen babes bila. Beraz, zalantzarik gabe, Markos Jesusen apostolu eta dizipulu askorekin erlazionatu zen. Hori dela eta, ausardia eredu ugari ezagutuko zituen.
Kristo ondorengo 46. urte inguruan, Bernabe —Markosen lehengusua— eta Paulo Jerusalemera iritsi ziren eta gazte haren potentziala ikusi zuten. Beraz, Antiokiara itzuli zirenean, beraiekin batera eraman zuten. Urtebete inguru beranduago, misiolari bidaia batera gonbidatu zuten. Ausardiaz eta apaltasunez misiolari gogotsu horiekin «laguntzaile bezala» joatea onartu zuen.
Garai hartan bidaiatzea zaila eta arriskutsua zen. Izan ere, Paulok beranduago bere bidaiei buruz hitz egitean, honakoa aipatu zuen: «Arriskuan egon naiz ibaiak direla eta, arriskuan lapurrengatik, [...] arriskuan hirian, arriskuan basamortuan, arriskuan itsasoan» (2 Ko. 11:26). Gainera, Paulo eta Bernabe anai-arrebak zerbitzatzen lanpeturik egongo zirenez, Markosek ere lan handia izango zuen. Sentituko ote zuen lana handiegia zela? Bibliak ez du horrelakorik aipatzen. Hala ere, Panfiliara iritsi zirenean, Markosek Paulo eta Bernabe bertan utzi eta Jerusalemera itzuli zen. Ziur dezepzionatuta sentituko zirela, Paulo bereziki.
Ibilbide luze horren ondoren, Paulo eta Bernabe bigarren misiolari bidaia antolatzen hasi ziren. Bernabek Markosi beste aukera bat eman nahi izan zion; baina Paulori ez zitzaion ideia hori batere gustatu. Agian Markosengan ezin zutela konfiantzarik jarri pentsatzen zuen. Beraien ikuspuntuak hain desberdinak zirenez, «izugarrizko haserrea sortu zen bien artean». Ondorioz, Bernabe Markosekin Ziprera joan zen predikatze lanarekin jarraitzera. Paulok, aldiz, beste lagun bat aukeratu zuen bidaiarekin jarraitzeko.
Zein gogorra izango zen egoera hori Markosentzat! Paulo asko errespetatzen zuen, baina dezepzionatu egin zuen. Gainera, bere erruz, bi lagun minek banantzea erabaki zuten. Erresuminak edo dezepzioak bultzatuta jokatuko ote zuen Markosek? Ez horixe!
Markosek ardura berezi bat galdu zuen arren, ez zen lur jota geratu
Markosek anai-arreben alde ahal zuen guztia egiten jarraitu zuen. Kristo ondorengo 60 eta 61. urteen inguruan, Paulok, Erroman etxe barruan atxilotuta zegoela, Markos aipatzen zuen gutun bat idatzi zuen. Garai hartan, Markos berarekin zegoen, eta berarentzat «kontsolamendu handia» izan zela adierazi zuen bere gutunean. Beranduago, K.o. 62 eta 64. urteen bitartean, Pedro apostoluak ere Markos aipatu zuen bere gutunetako batean. Badirudi Markosek Babiloniara bidaiatu zuela Pedrori laguntzera, adinekoa baitzen. Zenbat eskertuko zuen Pedrok hori! Izan ere, Markosi «nire seme» deitu zion. Ziurrenik Pedrok Jesusekin bizitako xehetasunak kontatuko zizkion. Markosek kontuan hartu zituen, agian Erroman zegoela, bere ebanjelioa idatzi zuenean.
Biblian Markosi buruz egindako azken aipamena Paulok Timoteori idatzitako gutunean ageri da. Apostolua berriro atxilotuta zegoen eta Timoteori Markosekin batera bera bisitatzera joateko eskatu zion. Zergatik? Paulok honela azaldu zion: «Zerbitzuan lagungarria baitzait». Paulo laster exekutatuko zutenez, zalantzarik gabe, Timoteo eta Markos beraien lagun maitea animatzeko irrikaz zeuden. Egia da Markosek zailtasun ugari jasan zituela. Hala eta guztiz ere, anai-arrebei laguntzeko ahal zuen guztia egiten jarraitu zuen. Zein baliotsua izan zen Jehobarentzat gizon ausart hura!
Irakurri Bibliako pasarteak:
Aztertu eta erantzun:
Nola erakutsi zuen ausardia Markosek?
Sakondu
1. Zergatik esan dezakegu Markosen familia aberatsa zela? (w10 3/15 6 ¶6-7 ¶1-wcgr).
2. Zein izango zen Markosen eginkizuna Bernabe eta Pauloren laguntzailea izan zenean? (Eg. 13:5; w10 3/15 7 ¶5-wcgr).
3. Zein lekutara bidaiatu zuen Markosek, besteak beste? (w10 3/15 8 ¶6-8-wcgr). A
A irudia: Markosek agian bisitatu zituen hainbat leku
4. Pedrok Jesusekin izandako bizipenen xehetasunak kontatuko zizkion Markosi ziurrenik eta honek bere ebanjelioan idatzi zituen. Eman horren adibide bat (w08 2/1 26 ¶1).
Pentsatu irakaspenetan
Bibliak ez du aipatzen Markos apostolua edo profeta zenik. Hala ere, apaltasunez besteak zerbitzatu zituen. Nola egin dezakegu guk gauza bera?
Markosek denbora batez Paulorekin zerbitzatzeko aukera galdu zuen arren, Jehobari leiala izaten jarraitu zuen. Noizbait kongregazioan arduraren bat galtzen badugu, nola imitatu dezakegu bere eredua? B
B irudia
Zer beste modutan imitatu dezakezu Markosen ausardia zure bizitzan?
Hausnartu ikuspegi orokorrean
Zer irakasten dit Jehobari buruz pasarte honek?
Zer lotura du pasarte honek Jehobak dituen helburuekin?
Zergatik zaude eskertuta Markos Jesusekin zeruan agintzeko aukeratua izan zelako?
Ikasi gehiago
Zer berezitasun aipatzen dira soilik Markosen ebanjelioan?
Erabili Markosen eredua zure seme-alabei inoiz amore ez ematearen garrantzia irakasteko.
«Markosek ez zuen bere zerbitzua abandonatu» (w08 2/1 24-26)