Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 39. ikasgaia
  • Zer ikuspuntu du Jainkoak odolari buruz?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Zer ikuspuntu du Jainkoak odolari buruz?
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Irakurleen galderak
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen 2004
  • Jainkoak ematen dion balioa ematen al diozu biziari?
    Iraun Jainkoaren maitasunean
  • Oharrak
    Iraun Jainkoaren maitasunean
  • Irakurleen galderak
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen 2000
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 39. ikasgaia
39 ikasgaia: Odol jarioaren bista mikroskopikoa.

39 IKASGAIA

Zer ikuspuntu du Jainkoak odolari buruz?

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Odola ezinbestekoa da. Hau gabe, gutako inor ezin gara bizi. Gure Sortzailea denez, Jainkoak odola nola erabili behar den erabakitzeko eskubidea du. Eta zer esaten du berak odolari buruz? Jatea edo honen transfusioak egitea ondo ikusten al du? Nola hartu ditzakegu gai honi buruzko erabaki egokiak?

1. Zer ikuspuntu du Jehobak odolari buruz?

Jehobak biblia-garaiko zerbitzariei honakoa esan zien: «Izaki ororen bizia odolean» dago (Lebitarrena 17:14). Jehobarentzat, odolak bizia irudikatzen du. Bizia Jainkoaren opari sakratua denez, odola ere sakratua da.

2. Odolaren zer erabilera debekatzen ditu Jainkoak?

Jehobak Kristo aurreko bere zerbitzariei, odola ez jateko agindu zien (Irakurri Hasiera 9:4 eta Lebitarrena 17:10). Berak agindu hau errepikatu zuen, zuzendari batzordearen bitartez, kristauei honakoa esan zienean: «Ez dezazuela jan [...] odolik» (Irakurri Eginak 15:28, 29).

Zer esan nahi du odolik ez jateak edo ez hartzeak? Sendagile batek alkohola ez hartzeko esaten badizu, ez zenuke edango. Baina, alkohola duten janariak hartuko al zenituzke? Edota zainetatik sartuko al zenuke? Ez horixe! Era berean, Jainkoak odolik ez hartzeko agintzen digunez, ez genuke edango, ezta odolustu gabeko haragirik jango ere. Gainera, ez genuke odola gehitu zaion janaririk jango ere.

Eta zer esan dezakegu medikuntzan odolaren erabilerari buruz? Prozedura batzuk Jainkoaren legearen aurka argi eta garbi doaz. Hauen barne, odol osoaren eta bere lau osagai nagusien transfusioak daude, hau da, globulu gorriak, globulu zuriak, plaketak eta plasma. Beste prozedura batzuk agian, ez doaz zuzenean Jainkoaren legearen aurka. Esaterako, batzuetan odolaren edo bere osagai nagusi baten frakzioak erabiltzen dituzte. Beste batzuetan, norberaren odola erabiltzen da. Aukera hauek aztertzean, bakoitzak bere erabaki pertsonala hartu behar dua (Galaziarrei 6:5).

SAKONDUZ

Aztertu odolarekin erlazionaturiko osasun erabakiak nola hartu ditzakegun.

3. Jehoba pozten duten osasun erabakiak hartu

Nola hartu ditzakegu Jainkoaren ikuspuntuarekin bat datozen osasun erabakiak? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin ondorengo pausoak ematearen garrantzia:

BIDEOA: Nola hartu ditzakegu odolarekin loturiko osasun-erabakiak? (5:47)

  • Jakinduria eskatu otoitzean (Santiago 1:5).

  • Aztertu biblia-printzipioak eta hauek nola erabili (Esaera Zaharrak 13:16).

  • Ikertu zer aukera dauden eskuragarri bizi zaren tokian.

  • Identifikatu zuretzat onargarriak ez diren aukerak.

  • Ziurtatu zure erabakiak kontzientzia garbia utziko dizula (Eginak 24:16).b

  • Kontuan izan, kontzientzia gaietan, inork ez dizula esan behar zer erabaki hartu behar duzun: ez zure ezkontideak, ez adindun batek, ezta zure biblia-irakasleak ere (Erromatarrei 14:12).

  • Idatziz jarri zure erabakia, besteek zein den jakin dezaten.

Collage: Gizon bat osasun-erabaki bat hartzen ari da. 1) Otoitz egin du. 2), Biblian, bertan oinarrituriko argitalpenetan eta tablet batetan ikerketa egiten du. 3) Bere medikuarekin hitz egiten du.

4. Jehobaren lekukook kalitatezko medikuntza-tratamenduak bilatzen ditugu

Jainkoaren legeak odolari buruz dioena betetzea eta, aldi berean, kalitatezko odolik gabeko tratamendua jasotzea posible da. Ikusi BIDEOA

BIDEOA: Massimo Franchi irakasleari egindako elkarrizketa (1:36)

Irakurri Titori 3:2 eta aztertu elkarrekin:

  • Medikuekin hitz egitean, zergatik egin beharko genuke errespetuz eta modu atseginean?

Bere lau osagai nagusietan banatuta dagoen odola, A, B, C, eta D etiketekin, probeta batean.

Onargarria ez dena

Norberaren erabakia

A) Plasma

Plasmaren frakzioak

B) Globulu zuriak

Globulu zurien frakzioak

C) Plaketak

Plaketen frakzioak

D) Globulu gorriak

Globulu gorrien frakzioak

5. Odol-frakzioak erabiltzen direnean

Odolak lau osagai nagusi ditu: globulu gorriak, globulu zuriak, plaketak eta plasma. Osagai hauek atal txikiagoak dituzte, odol frakzioak izenekoak.c Frakzio hauetako batzuk, gaixotasunei aurre egiteko edo odol-jarioak mozteko sendagaietan erabiltzen dira.

Eta, onartzen al ditugu odol frakzioak? Bakoitzak bere erabakia hartu behar du, Bibliak trebatutako kontzientzian oinarrituz. Batzuek odol-frakzio horiekin loturiko tratamendu edo prozedurak ez onartzea erabakitzen dute. Beste batzuen kontzientziak odol-frakzioak onartzen uzten die.

Erabakiak hartzerakoan, aztertu ondorengo galdera:

  • Nola azalduko diot nire medikuari zergatik onartzen edo baztertzen ditudan odol-frakzio batzuk?

NORBAITEK GALDETU DEZAKE: «Zergatik ez duzue odol-transfusiorik onartzen?».

  • Zer erantzungo zenuke?

LABURPENA

Jehobak guk odola modu sakratuan ikustea nahi du.

Berrikuspena

  • Zergatik da Jehobarentzat sakratua odola?

  • Jainkoak odola ez hartzeko agindua eman digu. Nola dakigu odol-transfusioak ez onartzea honen barne dagoela?

  • Nola hartu ditzakegu erabaki egokiak odolarekin loturiko medikuntza-tratamenduetan?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Medikuntza-prozedura batzuek norberaren odola erabiltzen dute. Prozedura hauei buruzko erabakiak hartu aurretik, zertan pentsatu beharko zenuke?

«Irakurleen galderak» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2000 urriak 15)

Odol-frakzioak onartzea edo ez erabakitzean, zer aztertu beharko zenuke?

«Irakurleen galderak» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2004 ekainak 15)

Zergatik sinesten du mediku batek Jehobaren odolari buruzko ikuspuntua arrazoizkoa dela?

«Jainkoak odolari buruz duen ikuspuntua onartzen dut» (¡Despertad! edo Réveillez-vous !, 2003 abenduak 8)

Ikusi nola laguntzen dieten anai-arrebei, Ospitale-harremanetarako Batzordean zerbitzatzen duten adindunek.

Jehobak gaixo daudenei laguntzen die (10:23)

a Ikusi 35. ikasgaia «Nola hartu ditzakegu erabaki onak?».

b Ikusi «Odol-frakzioak erabiltzen direnean» ideia eta 3. oharra, «Odolarekin loturiko medikuntza-prozedurak».

c Mediku batzuek odolaren lau osagai nagusiak frakzioak direla uste dute. Horregatik, odol osoaren eta globulu gorrien, globulu zurien, plaketen eta plasmaren transfusioak ez onartzearen erabakia azaldu beharko diozu zure medikuari.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu