Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 30. ikasgaia
  • Maite ditugunak berriro bizi daitezke!

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Maite ditugunak berriro bizi daitezke!
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Hildakoak berpiztuko dira!
    Zer irakasten digu Bibliak?
  • Ba ote dago itxaropenik zuk maite izan eta hilik daudenentzako?
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • «Piztuko da zure neba»!
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2023
  • Zer da berpizkundea?
    Bibliari buruzko galderak
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 30. ikasgaia
30. ikasgaia: Familia batek berpiztu den mutiko gazte bat agurtzen du.

30 IKASGAIA

Maite ditugunak berriro bizi daitezke!

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Heriotzak sufrimendu eta tristura handia sortzen ditu. Horregatik, Bibliak heriotzari etsaia deitzen dio (1 Korintoarrei 15:26). Jehobak etsai hau suntsituko duela ikasi zenuen 27. ikasgaian. Baina, zer gertatuko zaie dagoeneko hilda dauden pertsona guztiei? Ikasgai honetan, Jehobaren beste promes zoragarri bati buruz gehiago ikasiko duzu. Milioika pertsona berpiztuko ditu bizitzaz betirako gozatzeko. Baina, benetan gertatuko al da? Eta berpiztuak izango direnak, zeruan ala lurrean biziko dira?

1. Zer egingo du Jehobak hil zaizkigunen alde?

Jehoba hildakoak berpizteko irrikan dago. Job deituriko gizon leiala ziur zegoen hil ondoren, Jainkoak ez zuela ahaztuko. Jainkoari esan zion: «Zuk dei egin eta nik [hilobitik] erantzun egingo nizuke» (Irakurri Job 14:13-15).

2. Nola dakigu hildakoak berpiztu ahal direla?

Jesus lurrean egon zenean, Jainkoak pertsonak berpizteko boterea eman zion. Jesusek 12 urteko neskatxa bat eta alargun baten semea berpiztu zituen (Markos 5:41, 42; Lukas 7:12-15). Beranduago, Jesusen laguna, Lazaro, hil zen. Lazaro lau egunez hilda egon arren, Jesusek berpiztu egin zuen. Jesusek Jainkoari otoitz egin zion eta, ondoren, esan zuen: «“Lazaro, zatoz kanpora!”. Eta hildakoa hartzulotik [bizirik] irten zen» (Joan 11:43, 44). Imajinatu zer-nolako poza sentitu zuten Lazaroren familiak eta lagunek!

3. Zer esperantza dago hil zaizkigunentzat?

Bibliak hurrengoa promesten digu: «Berpizkunde bat egongo da» (Eginak 24:15, NWT). Lurrean egon zenean, Jesusek berpiztu zituen pertsonak ez ziren zerura joan (Joan 3:13). Pertsona hauek lurrean berriro bizitzeko aukera izateaz poztu egin ziren. Antzera, Jesusek laster milioika pertsona berpiztuko ditu bizitzaz betirako gozatzeko, lurrean paradisu batean. Hilobietan dauden guztiak berpiztuko direla esan zuen berak. Izan ere, denak Jainkoaren memorian daude (Joan 5:28, 29).

SAKONDUZ

Ikasi Bibliaren arabera, zergatik egon gaitezkeen ziur Jesusek hildakoak berpizteko boterea eta nahia dituela. Aztertu berpizkundeak nola ekarri ahal dizkizun kontsolamendua eta esperantza.

Jesusek Lazaro berpizten du, pertsona asko harrituta begira dauden bitartean.

4. Jesusek hildakoak berpiztu ditzakeela frogatu zuen

Ikasi gehiago Jesusek bere lagun Lazaroren alde egin zuenari buruz. Irakurri Joan 11:14, 38-44 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola dakigu Lazaro benetan hilda zegoela? (Ikusi 39 bertseta)

  • Lazaro zeruan egongo balitz, zure ustez Jesusek berriro lurrean bizitzeko ekarriko al luke?

Ikusi BIDEOA.

BIDEOA: Jesusek Lazaro berpizten du (1:16)

5. Pertsona asko berpiztuko dira!

Irakurri Esaera Zaharrak 2:21 eta aztertu elkarrekin:

  • Non biziko dira berpiztuak izango diren milioika pertsonak?

Jehobaren zerbitzariak izan zirenak baino pertsona gehiago berpiztuko ditu Jesusek. Irakurri Eginak 24:15, NWT eta aztertu elkarrekin:

  • Nor gustatuko litzaizuke berriro bizirik ikustea?

Aita batek bere sema goxotasunez esnatzen du.

Pentsatu hurrengoan: Aita batek lotan dagoen bere semea esnatzen duen bezala, Jesusek edozein berpiztu dezake.

6. Berpizkundeak kontsolamendua eta esperantza ekarri ahal dizkigu

Biblian Jairoren alabaren pasartea aurkitzen dugu. Pasarte honek, sufritzen ari diren pertsona asko kontsolatu eta animatu ditu. Irakurri benetako historia Lukas 8:40-42, 49-56 pasartean.

Jairoren alaba berpiztu aurretik, Jesusek honakoa esan zion aitari: «Ez izan beldurrik; zuk sinetsi» (Ikusi 50 bertseta). Nola laguntzen digu berpizkundearen esperantzak ondorengo egoeretan?

  • Maite dugun norbait hiltzen denean.

  • Gure bizia arriskuan dagoenean.

Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Nola ematen digu ausardia berpizkundeak? (3:21)

Collage: «Nola ematen digu ausardia berpizkundeak» bideoaren irudi bat. 1) Arreba batek Veronica kontsolatzen du kongregazioko bilera batean Phelicity hil eta ondorengo egunean. 2) Veronicak eta bere alabetako batek emakume bat kontsolatzen dute Biblia erabiliz.
  • Nola kontsolatu eta animatu ditu Phelicity-ren gurasoak berpizkundearen esperantzak?

ZER DIO JENDEAK? «Berpizkundea onegia da egia izateko».

  • Eta zuk, zer uste duzu?

  • Berpizkundea gertatuko dela erakusteko, zer Bibliako aipu erabiliko zenuke?

LABURPENA

Bibliak hil diren milioika pertsona berpiztuko direla promesten du. Jehobak hauek berriro bizitzea nahi du eta Jesusi hauek berpizteko boterea eman dio.

Berrikuspena

  • Zer sentitzen dute Jehobak eta Jesusek hildakoak berpizteari buruz?

  • Non biziko dira berpiztuak izango diren milioika pertsonak? Zeruan edo lurrean? Zergatik esango zenuke hori?

  • Zerk konbentzitzen zaitu maite dituzunak berriro biziko direla?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikasi doluari aurre egiteko urrats praktiko batzuk.

«Doluan daudenentzako laguntza» (Esnatu!, 2018 3. zb.)

Bibliako printzipioek lagundu ahal dute maite dugun norbait hiltzen denean?

Maite dugun norbait hiltzen denean (5:06)

Haurrentzat oso zaila da maite duten norbaiten heriotza jasatea. Nola egin ahal diote aurre?

Erreskatea (2:07)

Inor berpiztua izango al da zerura joateko? Nor ez da berpiztua izango?

«Zer da berpizkundea?» (Web artikulua)

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu