11 IKASGAIA
Nola atera probetxurik handiena Bibliatik?
Noizbait sentitu al duzu egin nahi zenuen eginkizuna zailegia zela? Agian eginkizun hori errazago egiteko, atal txikiagotan banatu zenuen. Gauza bera gertatzen da Biblia irakurtzean. Baina agian galdetzen zara: «Nondik hasiko naiz?». Ikasgai honetan, Biblia irakurtzeaz eta aztertzeaz gozatzen lagunduko dizuten gauza erraz batzuk aztertuko ditugu.
1. Zergatik irakurri beharko genuke Biblia egunero?
Egunero Biblia edo Jehobaren Hitza irakurtzen duen pertsona zoriontsua izango da eta ondo joango zaio (Irakurri 1. Salmoa 1-3). Hasteko, saia zaitez minututxo batzuk irakurtzen. Gero eta gehiago ezagutu Jainkoaren Hitza, gehiago disfrutatuko duzu Biblia irakurtzeaz.
2. Zerk lagunduko digu Bibliaren irakurketari probetxurik handiena ateratzen?
Biblia irakurtzean, geratu eta irakurritakoan pentsatu behar dugu. Bi gauza hauek egin behar ditugu: irakurri eta hausnartu (Josue 1:8). Irakurtzean, egin zeure buruari honako galderak: «Zer erakusten dit Jehobari buruz? Nola erabili dezaket nire bizitzan? Nola erabili ditzaket bertset hauek besteei laguntzeko?».
3. Nola atera dezaket denbora Biblia irakurtzeko?
Zaila egiten al zaizu Biblia irakurtzeko denbora ateratzea? Hau askori gertatzen zaigu. Begira zer aholku ematen digun Bibliak: «Ongi balia denbora» (Efesoarrei 5:16, EABLB). Aholku hau praktikan jartzeko, egunero Biblia irakurtzeko denbora bat gorde dezakezu. Zenbait pertsonek goizetan irakurtzen dute. Beste zenbaitek, beranduago, agian bazkalorduan; eta azken batzuek, gauean, ohera joan aurretik. Eta zuretzat? Zein da momenturik hoberena?
SAKONDUZ
Aztertu nola egin dezakezun interesgarriagoa zure Bibliaren irakurketa. Ikusi nola prestatu zaitezkeen biblia-ikastaro honi probetxurik handiena ateratzeko.
Janari desberdinak jaten ikasten dugun bezala, Bibliaren irakurketaz disfrutatzen ikasi dezakegu.
4. Ikasi Bibliaren irakurketaz gozatzen
Ez da erraza izaten Biblia irakurtzen hastea. Hala ere, zapore berriak dastatzen ikasi dezakegun bezala, Bibliaren irakurketaz gozatzen ikasi dezakegu. Irakurri 1 Pedro 2:2 eta gero aztertu elkarrekin:
Biblia egunero irakurtzen baduzu, honetaz disfrutatzeko eta gehiagotan irakurtzeko gogoa izango duzula uste al duzu?
Ikusi BIDEOA beste batzuk biblia-irakurketaz disfrutatzen nola hasi diren ikusteko. Gero, aztertu elkarrekin:
Zer zailtasun gainditzen dituzte gazteek?
Zerk lagundu die Biblia irakurtzeko ohitura ez galtzen?
Nola egiten dute biblia-irakurketa interesgarriagoa?
Biblia irakurtzen hasteko aholku batzuk:
Aukeratu zehatza den eta hizkuntza modernoa duen itzulpena. Saiatu New World Translation itzulpenarekin gaztelera edo frantsesa ulertzen baduzu.
Lehendabizi, erakargarrienak egiten zaizkizun pasarteak irakurri. Ideiak lortzeko jo «Biblia irakurtzen hasteko ideiak» atalera.
Apuntatu zer irakurri duzun. Erabili argitalpen honetako «Nire biblia-irakurketa» atala.
Erabili JW Library® aplikazioa. Bertan, Biblia edonon irakurri edo entzun dezakezu hizkuntza askotan, zure mugikorrean edota beste gailu batzuetan.
Erabili New World Translation itzulpeneko eranskinak gazteleraz edo frantsesez. Bertan, irakurketa interesgarriagoa egingo dizuten mapak, taulak eta hiztegi bat aurkituko dituzu.
5. Prestatu zure biblia-ikastarorako
Irakurri 119. Salmoa 34 eta gero aztertu elkarrekin:
Biblia irakurri edo biblia-ikastaroa prestatu baino lehen, zergatik da ona otoitz egitea?
Nola atera dezaket probetxurik handiena ikastaro saio bakoitzetik? Ikastarorako prestatzen zarenean, saiatu hurrengoa egiten:
A) Irakurri ikastaroaren hasierako paragrafoak.
B) Bilatu eta irakurri aipuak eta saiatu gaiarekin zer lotura duten ikusten.
C) Azpimarratu galdera bakoitza erantzuten duten hitz nagusiak. Honek irakaslearekin ikasgaia aztertzen lagunduko dizu.
Ba al zenekien?
Jehobaren lekukoek denboran zehar Bibliako itzulpen desberdinak erabili dituzte. Baina bereziki, New World Translation of the Holy Scriptures itzulpena gustatzen zaigu zehatza eta argia delako eta Jainkoaren izena erabiltzen duelako. Ikusi «Jehobaren lekukoek beraien Biblia al dute?» web artikulua.
ZER DIO JENDEAK? «Biblia aztertzea zailegia da. Ez dut denborarik ezta gogorik ere».
Eta zuk, zer pentsatzen duzu?
LABURPENA
Bibliatik probetxurik handiena ateratzeko hartu denbora irakurtzeko, egin otoitz irakurtzen duzuna ulertzeko eta prestatu biblia-ikastaroaren saioetarako.
Berrikuspena
Zerk lagunduko dizu Bibliatik probetxurik handiena ateratzen?
Noiz hartu dezakezu denbora Biblia irakurtzeko eta aztertzeko?
Zergatik da ona biblia-ikastaroaren saioetarako prestatzea?
GEHIAGO IKASTEKO
Zure biblia-irakurketari etekin handiagoa ateratzeko ideia batzuk berrikusi.
«Gozatu Biblia irakurtzeaz» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2017 1. zb.)
Ikasi Biblia irakurtzeko hiru modu.
«Nola lagundu ahal dit Bibliak? 1. zatia: Neure Biblia aztertuz» (Web artikulua)
Ikusi nola disfrutatu Bibliaren irakurketaz.
«Nola lagundu ahal dit Bibliak? 2. zatia: Bibliaren irakurketaz disfrutatuz» (Web artikulua)
Biblia urteetan zehar irakurri dutenen aholkuak kontuan izan.