Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 10. ikasgaia
  • Nola lagundu ahal dizu Jehobaren lekukoen bileretara joateak?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Nola lagundu ahal dizu Jehobaren lekukoen bileretara joateak?
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Zergatik joan behar gara bileretara?
    Gazteen galderak
  • Zergatik etorri behar zenuke gure bileretara?
    Nor ari da Jehobaren nahia egiten?
  • Lagundu biblia-ikasleei bileretara joaten
    Kristauon Lan-koadernoa (2022)
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 10. ikasgaia
10. ikasgaia: Gizon bat Lekuko batek erakusten dion Bibliaren aipu bat irakurtzen ari da Jehobaren lekukoen bilera batean.

10 IKASGAIA

Nola lagundu ahal dizu Jehobaren lekukoen bileretara joateak?

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Joan al zara inoiz Jehobaren lekukoen bilera batera? Lehen aldia bada, agian urduri sentituko zara. Pentsatu dezakezu: Zer egiten da bilera hauetan? Zergatik dira hain inportanteak? Zergatik joan beharko nintzateke? Ikasgai honetan bilerek Jainkoarengana hurbiltzen lagunduko dizutela ikasiko duzu. Zuretzat lagungarriak izan daitezkeela ikusiko duzu ere.

1. Zergatik da hain garrantzitsua elkarrekin biltzea?

Begira nola azaldu zuen arrazoirik garrantzitsuena Bibliaren idazle batek: «Jauna bedeinkatuko dut batzarrean» (26. Salmoa 12). Era berean, Jehobaren lekukoak asko pozten gara elkarrekin biltzean. Mundu osoan zehar astero behin baino gehiagotan elkartzen gara Jainkoa goratzeko, kantatzeko eta otoitz egiteko. Hau kongregazioak izeneko taldeetan egiten dugu. Urtean zehar, gutxi batzuetan, talde handiagotan elkartzen gara Jehoba adoratzeko.

2. Zer ikasiko duzu gure bileretan?

Bileretan Jainkoaren Hitzetik irakasten da, honen «esanahia azalduz» (Irakurri Nehemias 8:8). Gure bileretan Jehobari eta bere ezaugarri zoragarriei buruz ikasiko duzu. Berak erakutsitako maitasunaz zenbat eta gehiago ikasi, berarengana gehiago hurbilduko zara. Gainera, Jehobari esker, zentzuz beteriko bizitza izaten ikasiko duzu (Isaias 48:17, 18).

3. Nola lagundu ahal dizute bileretara etortzen diren beste pertsonek?

Jehobak honakoa egitera animatzen gaitu: «Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. Ez utzi batzarrera joateari» (Hebrearrei 10:24, 25). Gure bileretan elkarren artean arduratzen diren pertsonak ezagutuko dituzu. Gainera, zuk bezala Jainkoari buruz gehiago ikasi nahi dute. Honetaz gain, Bibliako ideia animagarriez hitz egiten entzungo diezu (Irakurri Erromatarrei 1:11, 12). Mota guztietako pertsonak ezagutu ahal izango dituzu. Adibidez, ezkondu eta ezkongabeak. Arazoak izan arren, zoriontsu direla ikusiko duzu. Besteak beste, arrazoi hauengatik nahi du Jehobak gu bileretara joatea!

SAKONDUZ

Ikusi nolakoak diren Jehobaren lekukoen bilerak eta zergatik merezi duen hauetara joateko gogor saiatzea.

4. Jehobaren lekukoen bilerak

Lehen mendean, kristauak erregularki biltzen ziren Jehoba adoratzeko (Erromatarrei 16:3-5). Irakurri Kolosarrei 3:16 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola adoratzen zuten Jehoba lehen kristauek?

Gaur egun, Lekukoak ere erregularki biltzen gara bilera-aretoetan. Gure bilerak nolakoak diren jakiteko ikusi BIDEOA. Ondoren, ikusi kongregazioko bileraren irudia eta aztertu elkarrekin.

BIDEOA: Zer egiten da Jehobaren lekukoen bilera-aretoetan? (2:12)

  • Bilera-aretoan gertatzen denaren eta Kolosarrei 3:16⁠ak esaten duenaren artean, zer antzekotasun aurkitzen dituzu?

  • Bideoan edo irudian ikusi al duzu gustatzen zaizun beste zerbait?

Irakurri 2 Korintoarrei 9:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik ez da dirurik eskatzen Jehobaren lekukoen bileretan?

Irakaslearekin batera ikusi zer aztertuko den hurrengo bileran.

  • Bilera horretako zein atal iruditzen zaizu interesgarriena?

Ba al zenekien?

Mundu osoan zehar bilerak non eta noiz egiten diren, jw.org webgunean aurkitu dezakezu.

Collage: Bilera-areto baten irudiak bilera hasi aurretik, ospatzen ari den bitartean eta amaitu ondoren. Irudiak A-D irudietan errepikatzen dira. A. Anaia batek bilera batean zehar Biblian oinarritutako hitzaldi bat ematen du mintzalekutik. B. Arreba batek bileran komentario bat egiten du galderak eta erantzunak dituen parte-hartze batean. C. Anaia batek familia batekin hitz egiten du bilera amaitu ondoren. D. Anaia batek bilera-aretora heltzen ari den adinezko gizon bati atea irekitzen dio.
  1. A) Gure bileretan hitzaldiak, aurkezpenak eta bideoak daude. Bilerak kanta eta otoitz batekin hasi eta amaitzen dira.

  2. B) Bileraren atal batzuetan, entzuleei parte hartzera gonbidatzen zaie.

  3. C) Guztiak daude gonbidatuak: familiak, ezkongabeak, helduak eta haurrak.

  4. D) Gure bilerak dohainik dira. Ez da diru-bilketarik egiten.

5. Gogor saiatu behar gara bileretara joateko

Aztertu dezagun Jesusen familiaren eredua. Urtero ospatzen zen ekitaldi batera joateko ehun bat kilometro ibili behar ziren. Nazaretetik Jerusalemera joan behar ziren bide menditsu batetik. Irakurri Lukas 2:39-42 eta aztertu elkarrekin:

  • Jerusalemerako bidaiak esfortzua eskatzen al zuen?

  • Zergatik saiatu behar zara gogor bileretara joateko?

  • Merezi duela uste al duzu? Zergatik?

Collage: Jose, Maria, Jesus, eta azken honen anaietako bat bidaia bat egiteko prestatzen ari dira. 1) Josek astoaren gainean pardelak jartzen ditu eta Mariak janariak prestatzen ditu. 2) Nazaretetik Jerusalemerako bidea ikusten da mapan.

Bibliak Jehoba adoratzeko biltzea oso inportantea dela esaten du. Irakurri Hebrearrei 10:24, 25 eta aztertu elkarrekin:

  • Zergatik joan behar gara bileretara etengabe?

ZER DIO JENDEAK? «Ez duzu besteekin elkartu beharrik, nahikoa da Biblia etxean aztertzea».

  • Bibliako zer pasarte edo ereduk erakusten du Jehobak nahi duena?

LABURPENA

Bileretara joatean honakoa lortzen dugu: Jehobari buruz gehiago ikastea, berarengana gehiago hurbiltzea eta bera beste batzuekin adoratzea.

Berrikuspena

  • Zergatik animatzen gaitu Jehobak elkarrekin biltzera?

  • Zer ikasiko duzu Jehobaren lekukoen bileretan?

  • Zure ustez, zer beste modutan lagundu ahal dizu bileretara joateak?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Urduri al zaude bileretara joateagatik? Ikusi horrela sentitu zen gizon bat nola heldu den bilerak gustuko izatera.

Ez dugu harrera sekula ahaztuko (4:16)

Ikusi gazte bati zenbat gustatzen zitzaizkion bilerak eta zer egiten zuen joaten jarraitu ahal izateko.

Bilerak izugarri gustatzen zitzaizkidan! (4:31)

Ikusi zer pentsatzen duten beste batzuek bilerei buruz.

«Zergatik joan behar gara bileretara?» (Web artikulua)

Talde biolento bateko kide batek sekulako aldaketa egin zuen Jehobaren lekukoen bilera batera joan ondoren. Ikus ezazu.

«Ez nintzen inora joaten pistolarik gabe» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 uztailak 1)

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu