Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • lff 4. ikasgaia
  • Nor da Jainkoa?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Nor da Jainkoa?
  • Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • SAKONDUZ
  • LABURPENA
  • GEHIAGO IKASTEKO
  • Zein da Jainkoaren izena?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2019
  • Jainkoaren izena: bere erabilera eta esanahia
    Zer da Bibliak benetan irakasten duena?
  • Zer esan nahi du Jehobaren izenak guretzat?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2025
  • Zein da Jainkoaren helburua guretzat?
    Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
Gozatu bizitzaz betirako! Biblia-ikastaro interaktiboa
lff 4. ikasgaia
4. ikasgaia: Izar eta galaxia distiratsuen bista teleskopikoa gauez.

04 IKASGAIA

Nor da Jainkoa?

Paperezko edizioa
Paperezko edizioa
Paperezko edizioa

Gizakiek, ia existitzen direnetik, jainko ugari adoratu dituzte. Hala ere, Bibliak Jainko bati buruz hitz egiten du eta «beste jainko guztiak baino handiagoa dela» esaten du (2 Kronikak 2:4 [2:5, NWT]). Nor da eta zergatik da beste jainko guztiak baino handiagoa? Ikasgai honetan, Jainkoak bere buruari buruz esaten duena aztertuko dugu.

1. Zein da Jainkoaren izena eta nola dakigu guk hau ezagutzea nahi duela?

Biblian Jainkoak bere burua aurkezten du: «Izango naiz» (Irteera 3:14, 15).a 15 bertsetaren oharrean YHWH izena agertzen da. Izen hebrear hau (YHWH) gehienetan «Jehoba» itzultzen da eta, ziurrenik, ondorengoa esan nahi du: «Berak izatea eragiten du». Jehobak guk bere izena ezagutzea nahi du. Nola egon gaitezke ziur honetaz? Biblian bere izena 7.000 bat aldiz agertzen delako.b Jehoba da benetako Jainkoaren izena (Deuteronomioa 4:39).

2. Zer erakusten digu Bibliak Jehobari buruz?

Gizakiak jainko ugari adoratzen ditu. Baina, Bibliaren arabera, Jehoba da benetako Jainko bakarra. Zergatik? Arrazoi desberdinak daude. Jehobak autoritate nagusiena du eta bera bakarrik da «lur guztiaren gain Goi-goikoa» (Irakurri 83. Salmoa 19 [83:18, NWT]). Bibliak «Ahalguztiduna» dela dio nahi duena egiteko boterea duelako. Berak gauza guztiak sortu ditu: unibertsoa eta lurrean dagoen bizia (Apokalipsia 4:8, 11). Eta Jehoba «betidanik eta betiko» bizi den bakarra da (90. Salmoa 2).

SAKONDUZ

Aztertu Jainkoaren tituluen eta bere izen bereziaren arteko desberdintasuna. Ondoren, ikusi nola eta zergatik erakutsi digun bere izena.

Gizon bat gauean zerura begira dago. Jehoba izena zeruan gainezarrita dago.

3. Jainkoak titulu asko izan arren, izen bakarra du

Zer ezberdintasun dago pertsona baten izena eta bere titulua erabiltzearen artean? Erantzuna ikusteko ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Titulu asko, baina izen bakarra (0:41)

  • Zer desberdintasun dago «Jauna» bezalako titulu baten eta izen baten artean?

Jendeak jainko eta jaun ugari adoratzen dituela dio Bibliak. Irakurri 136. Salmoa 1-3 eta aztertu elkarrekin:

  • Nor da «jainkoen Jainkoa» eta «jaunen Jauna»?

4. Jehobak guk bere izena ezagutzea eta erabiltzea nahi du

Nola dakigu Jehobak guk bere izena ezagutzea nahi duela? Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Ba al du izenik Jainkoak? (Zatia) (3:11)

«Ba al du izenik Jainkoak? (Zatia)» bideoaren irudi bat. Gizon batek Jainkoaren izena, Jehoba, aztertzen du 83. Salmoa 18⁠an 1611 urteko King James Version itzulpenean.
  • Zergatik uste duzu Jehobak bere izena ezaguna izatea nahi duela?

Jehobak jendeak bere izena erabiltzea nahi du. Irakurri Eginak 2:21, ikusi oharra eta aztertu elkarrekin:

  • Zenbateraino da garrantzitsua Jainkoaren izena, Jehoba, erabiltzea?

  • Nola sentitzen zara norbaitek zure izena gogoratzen eta erabiltzen duenean?

  • Zure ustez, nola sentitzen da Jehoba bere izena erabiltzen dugunean?

5. Jehobak zu bere laguna izatea nahi du

Soten izeneko Kanbodiako emakume batek ondorengoa dio: Jainkoaren izena ezagutzeari esker, inoiz baino zoriontsuagoa sentitu zela. Ikusi BIDEOA eta aztertu elkarrekin:

BIDEOA: Egiazko Jainkoa bilatzen nuen (8:18)

Collage: «Egiazko Jainkoa bilatzen nuen» bideoaren irudiak. 1) Soten oihanean zuhaitz baten azpian eserita dago eta, zerura begira, egiazko Jainkoari otoitz egiten dio. 2) Herold-ek Jainkoaren izena Jehoba dela irakasten dio Soteni.
  • Nola eragin zion Soteni Jainkoaren izena ikasteak?

Norbaiten laguna izan aurretik, normalean, bere izena ezagutzen dugu. Irakurri Santiago 4:8​a eta aztertu elkarrekin:

  • Zer egitera gonbidatzen gaitu Jehobak?

  • Jainkoaren izena ezagutzeak eta erabiltzeak, nola laguntzen digu berarengana hurbiltzen?

ZER DIO JENDEAK? «Jainko bakarra dagoenez, berdin dio nola deitzen diogun».

  • Ziur al zaude Jehoba dela Jainkoaren izena?

  • Nola azalduko zenuke Jainkoak guk bere izena erabiltzea nahi duela?

LABURPENA

Jehoba da benetako Jainko bakarraren izena. Guk izen hori ezagutzea eta erabiltzea nahi du berarengana hurbildu ahal izateko.

Berrikuspena

  • Zerk desberdintzen du Jehoba jendeak adoratzen dituen beste jainkoengandik?

  • Zergatik erabili beharko genuke Jainkoaren izena?

  • Nola dakigu Jehobak gu bere lagunak izatea nahi duela?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Aztertu Jainkoaren existentzia frogatzen duten bost arrazoi.

«Ba al dago Jainkorik?» (Web artikulua)

Zergatik da arrazoizkoa Jainkoa beti existitu dela sinestea?

«Nork sortu zuen Jainkoa?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 abuztuak 1)

Ikusi zergatik erabiltzen dugun Jainkoaren izena, jatorriz nola ahoskatzen zen zehazki ez ezagutu arren.

«Nor da Jehoba?» (Web artikulua)

Nola deitzen diogu Jainkoari, izenez edo tituluak erabiliz? Garrantzitsua al da? Ikusi zergatik esan dezakegun berak izen berezi bakarra duela.

«Zenbat izen ditu Jainkoak?» (Web artikulua)

a Euskarazko beste Biblia batzuetan ere Jainkoaren izena azaltzen da bere forma desberdinetan. Adibidez, Jaime Kerexetaren Euskal Biblian Irteera 3:15⁠eko oharrean agertzen da. Olabideren itzulpenenean, berriz, behin baino gehiagotan agertzen da, esaterako, Irteera 3:15⁠ean eta Isaias 42:8⁠an. Azken honek, hau dio: «Yaube naiz Ni; hau da nire izena».

b Jainkoaren izenaren esanahiari buruzko informazio gehiago nahi al duzu? Jakin nahi al duzu zergatik kendu den izen hau biblia-itzulpen batzuetatik? Erantzuna New World Translation of the Holy Scriptures biblia-itzulpenaren A4 eranskinean aurkituko duzu.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu