Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • g24 1. zb. 10.-12. or.
  • Errespetua familiari

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Errespetua familiari
  • Esnatu! 2024
  • Azpitituluak
  • Antzeko edukiak
  • ZERGATIK DA GARRANTZITSUA FAMILIARI ERRESPETUA ERAKUSTEA?
  • EGIN DEZAKEZUNA
  • JEHOBAREN LEKUKOOK EGITEN ARI GARENA
  • Familientzat laguntza gehiago
    Esnatu! 2018
  • Bilatu eguneroko bizitzarako jakinduria JW.ORGn
    Kristauon Lan-koadernoa (2022)
  • Ikasketarako ideia
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2023
  • Non aurkitu ditzakezu galdera garrantzitsuen erantzunak?
    Non aurkitu ditzakezu galdera garrantzitsuen erantzunak?
Ikusi gehiago
Esnatu! 2024
g24 1. zb. 10.-12. or.
Gogaituta dagoen senar bat telefonoa erabiltzen ari da emaztea berarekin hitz egiten saiatzen den bitartean. Seme gaztea beraiei begira dago.

Errespetua familiari

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA FAMILIARI ERRESPETUA ERAKUSTEA?

Familiakideei errespetua erakusteak giro ona eta egonkorra sortzen du. Horrela, senarra, emaztea eta seme-alabak seguru sentitzen dira.

  • Ezkontza bizitzari buruz hitz egiten duen liburu baten arabera, senar-emazteek elkar errespetatzen dutenean, maitasuna adierazten diote elkarri «ez bakarrik gauza nabarmenekin, baizik eta eguneroko gauza txikiekin» (The Seven Principles for Making Marriage Work, John M. Gottman eta Nan Silver).

  • Ikerketek erakusten dutenez, besteak errespetatzen ikasten duten haurrek autoestimu handiagoa eta gurasoekin harreman hobea dute. Horretaz gain, arazo psikologiko gutxiago dituzte.

EGIN DEZAKEZUNA

Egin plangintza familiarekin batera. Lehenengo, ziurtatu familiakide guztiek ulertzen dutela zer esan nahi duen errespetua erakusteak. Bigarren, idatzi familiak izan behar dituen jokabideak, baita saihestu beharrekoak ere. Hirugarren, hitz egin elkarrekin adostutakoari buruz familiakide bakoitzak errespetua nola erakutsi dezaken jakiteko.

«Plangintzarik gabe egitasmoek porrot, askoren aholkuez arrakasta» (Esaera Zaharrak 15:22).

Jarri eredua. Kritikatzen al dituzu familiakideak egiten dituzten akatsengatik? Barregarri uzten al dituzu beraien iritziengatik? Mozten al dituzu zurekin hitz egiten ari direnean? Gogoratu zu izan behar zarela lehenengoa besteei errespetua erakusten.

Aholkua: Ez pentsatu zure ezkontideak eta seme-alabek zure errespetua irabazi behar dutenik. Horren ordez, ikusi errespetua beraiei zor diezun zerbait bezala.

«Aurrea hartu batak besteari ohorea erakustean» (Erromatarrei 12:10, NWT).

Errespetua erakutsi besteekin ados ez zaudenean ere. Hitz egiten ari zarenean, saihestu «zuk beti» edo «zuk inoiz ez» bezalako gauzak esatea. Horrelako komentarioek zure familiakideak mindu ditzakete eta desadostasun txiki bat haserre handi batera eraman dezakete.

«Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen» (Esaera Zaharrak 15:1).

Emakume gazte bat bideo bat ari da ikusten jw.org-​n.

JEHOBAREN LEKUKOOK EGITEN ARI GARENA

Jehobaren lekukook familiakide artean errespetua erakustea bultzatzen dugu. Sarritan gai horri buruz hitz egiten da argitaratzen ditugun artikulu, liburu, liburuxka eta bideoetan. Guzti horiek dohainik daude eskuragarri.

SENAR-EMAZTEENTZAT: Familiari buruzko jw.org webguneko artikulu sailean, senar-emazteek ondorengoa egiteko laguntza aurkituko dute:

  • Entzule onak izateko

  • Komunikazio ona izateko

  • Eztabaidatzeari uzteko

(Bilatu «Ayuda para las familias» jw.org-n)a

GURASOENTZAT: Familiari buruzko sail berean, gurasoek seme-alabei ondorengoa irakasteko laguntza aurkituko dute:

  • Obedienteak izateko

  • Etxean dauden lanetan laguntzeko

  • Edukazio onekoak izateko, «mesedez » eta «eskerrik asko» esanez

(Bilatu «La educación de los hijos» eta «Hijos adolescentes» jw.org-n)b

Ikusi Lo que los jóvenes preguntan. Respuestas prácticas (volumen 1) liburuko «Los padres preguntan» eranskina (Bilatu «Los padres preguntan» jw.org-n)c

GAZTEENTZAT: JW.ORG-n nerabe eta gazteei buruzko sailean, artikulu eta bideoak daude, besteak beste. Hauek gazteei ondorengoa egiteko laguntza emango diete:

  • Familiarekin ondo konpontzeko

  • Gurasoekin arauei buruz errespetuz hitz egiteko

  • Gurasoen konfiantza irabazteko

(Bilatu «Nerabeak eta gazteak» jw.org-n)

JW.ORG webgunea erabiltzea dohainik da. Ez dago kuotarik, ezta harpidetzarik ere, eta ez da beharrezkoa erregistratzea edo datu pertsonalik ematea.

a Frantsesez «De l’aide pour les familles»

b Frantsesez «L’éducation des enfants» eta «L’éducation des adolescents»

c Frantsesez Les jeunes s’interrogent. Réponses pratiques (volume 1) liburuko «Les parents s’interrogent» eranskina

Joseph Ehrenbogen.

IKASI GEHIAGO

Joseph Ehrenbogen biolentoa zen eta drogen menpe zegoen ezkondu zenean. Jehobaren lekukoekin Biblia aztertzeak familia bizitza hobetzen nola lagundu zion ikusteko, bilatu jw.org-n «Aprendí a respetar a las mujeres y a respetar mi vida» («J’ai appris à respecter les femmes et à me respecter») artikulua.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu