Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • wp16 5. zb.
  • Dabid eta Goliat. Historia ala mito?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Dabid eta Goliat. Historia ala mito?
  • Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2016
  • Antzeko edukiak
  • Erraldoi bati aurre egin zion
    Ibili ausardiaz Jainkoarekin
  • Dabid eta Goliat
    Bibliari buruzko nire liburua
  • Dabid ez zen beldur
    Irakatsi zure seme-alabei
  • Jo Jehobarengana ausarta izan nahi baduzu
    Kristauon zerbitzu eta bizimodua. Lan-koadernoa (2016)
Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Publikoa edizioa) 2016
wp16 5. zb.
Elako bailara

Elako bailara

Dabid eta Goliat. Historia ala mito?

Pertsona batzuek Dabid eta Goliaten kontakizuna benetan gertatu ote zen zalantzan jartzen dute. Zuk ere zalantza bera al duzu? Hala bada, aztertu hurrengo hiru galderak.

1 | Izan al zezakeen norbaitek 2,9 metroko altuera?

Goliat erraldoiaren altuera soldadu arrunt batekin konparatuta

Bibliaren arabera, Goliaten altuera «sei beso [edo ukondo] eta arra bat[ekoa]» zen (1Sm 17:4, Ur). Bertset horretan aipatzen den ukondoak 44,5 zentimetro neurtzen zituen eta arrak 22,2 zentimetro. Beraz, Goliatek ia 2,9 metroko altuera izango zuen. Batzuen ustez, ezinezkoa da Goliat hain altua izatea. Baina ba al zenekien gaur egungo erregistroen arabera, gizonik altuenak 2,7 metro baino gehiago neurtu zituela? Orduan, astakeria izango al zen Goliatek 15 zentimetro gehiago neurtu zituela pentsatzea? Goliat refaimdarren tribukoa zen, eta tribu hartakoak altuera handikoak izateagatik ziren ezagunak. Kristo aurreko XIII. mendeko egiptoar dokumentu baten arabera, gerlari kanaandar beldurgarri batzuek 2,4 metro baino gehiago neurtzen zuten. Beraz, ohikoa ez izan arren, posible da Goliatek altuera hura izatea.

2 | Benetan existitu al zen Dabid?

Garai batean, adituek Dabid erregea mito bat baino ez zela esan ohi zuten. Baina aurkakoa erakusten duten geroz eta froga gehiago daude. Arkeologoek «Dabiden etxea[ri]» erreferentzia egiten dion antzinako inskripzio bat aurkitu zuten. Gainera, Jesu Kristok Dabid pertsona erreal bezala aipatu zuen (Mateo 12:3; 22:43-45). Jesus Mesias den baieztapena bi genealogia zehatzetan oinarritzen da. Bi genealogia horietan, Jesu Kristo Dabid erregearen ondorengoa dela azaltzen da (Mateo 1:6-16; Lukas 3:23-31). Zalantzarik gabe, Dabid pertsona erreala izan zen.

3 | Existitu al ziren pasartean aipatzen diren tokiak?

Bibliak dioen moduan, bataila Ela bailaran borrokatu zen. Gainera, filistear kanpalekua Soko eta Azeka hirien artean zegoen mendi-magal bateko lekuren batean zegoela zehazten du. Israeldarrak mendi-magalaren beste aldean zeuden, justu bailararen beste aldean. Baina benetan existitu al ziren toki horiek?

Ikusi zer dioen duela gutxi eremu hura bisitatu zuen norbaitek: «Gure gidak, erlijiosoa ez denak, Ela bailarara eraman gintuen. Bidexka batetik mendixka baten gailurreraino igo ginen. Bailarari begira geundela, 1 Samuel 17:1-3 irakurtzeko eskatu zigun eta, ondoren, esan zuen: ”‏Ezkerraldean Sokoren hondakinak daude”‏. Orduan, bira egin, eta esan zuen: ”‏Eta eskuinaldean, Azekakoak. Filistearrek bi hiri horien artean jarri zuten beraien kanpalekua, zeuen aurrean dauden bailaretako punturen batean. Beraz, baliteke gu israeldarrek kanpatu zuten tokian egotea”‏. Saul eta Dabidengan pentsatu nuen, hortxe zutik, justu ni nengoen tokian. Ondoren, bailararen atzealdera jaitsi ginen eta harriz beteriko eta ia lehor zegoen erreka bat gurutzatu genuen. Momentu hartan Dabid imajinatu nuen bost harri leun jasotzeko belaunikatzen. Horietako batekin Goliat hilko zuen». Bisitari hori, asko bezala, Bibliak zehaztasunez ematen dituen xehetasunengatik txundituta geratu zen.

Beraz, ez dago pasarte historiko hori egia dela zalantzan jartzeko arrazoirik. Aipatzen diren pertsonak eta tokiak benetan existitu ziren. Are gehiago, pasarte hori egiazko Jainkoaren, «gezurrik esan ezin duena[ren]», Hitz inspiratuaren parte da (Titori 1:2; 2 Timoteori 3:16).

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu