Watchtower ONLINE LIBURUTEGIA
Watchtower
ONLINE LIBURUTEGIA
Euskara
  • BIBLIA
  • ARGITALPENAK
  • BILERAK
  • fg 11. ikasgaia 1.-4. galderak
  • Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?

Ez dago bideorik aukeratutako testuan

Barkatu, akats bat gertatu da bideoa kargatzean.

  • Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?
  • Berri onak Jainkoaren eskutik!
  • Antzeko edukiak
  • Zergatik dira inportanteak Biblia printzipioak?
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2026
  • Erabili Biblia printzipioak kontzientzia trebatzeko
    Talaia Jehobaren Erreinuaren berri ematen (Ikasketarako edizioa) 2026
Berri onak Jainkoaren eskutik!
fg 11. ikasgaia 1.-4. galderak

11. IKASGAIA

Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?

1. Zergatik behar dugu gida?

Bibliako printzipioak jarraitzen: Amak alabari segurtasun gerrikoa lotzen; aita-semeak bizikletan ibiltzeko kaskoa erabiltzen; haurdun dagoen emakume bat eta langile bat arduraz jokatzen

Nola bultzatzen gaituzte Bibliako printzipioek segurtasun neurriak hartzera? (36. SALMOA 10 [36:9, NW])

Gure Sortzailea gu baino jakintsuagoa da. Aita maitekorra izanik, gutaz arduratzen da. Gainera, ez gintuen sortu berarengandik independente izan gintezen (Jeremias 10:23). Hortaz, haur txikiak gurasoen gida behar duen bezala, guztiok ere Jainkoaren gida behar dugu (Isaias 48:17, 18). Bibliako printzipioek ematen duten gida Jainkoaren oparia da.​—Irakurri 2 Timoteori 3:16.

Jehobaren lege eta printzipioak onak dira guretzako. Bizimodurik onena irakasten digute, baita etorkizunerako amaigabeko sariak lortzen ere. Jainkoak egin gaituenez, bidezkoa da berak eskatzea guk bere gida balioesten dugula erakustea.​—Irakurri 19. Salmoa 8, 12 [19:7, 11, NW]; Apokalipsia 4:11.

2. Zer dira Bibliako printzipioak?

Bibliako printzipioak funtsezko egiak dira; legeak, bestalde, egoera jakin batzuetarako ezartzen dira (Deuteronomioa 22:8). Printzipioak egoera jakin batean jarraitzeko, pentsatzeko dugun gaitasuna erabili behar dugu (Esaera Zaharrak 2:10-12). Adibidez, Bibliak bizitza Jainkoak emaniko oparia dela irakasten du. Oinarrizko printzipio honek lanean, etxean eta bidaiatzean gu gidatzeaz gain, segurtasun neurriak hartzera ere bultzatzen gaitu.​—Irakurri Eginak 17:28.

3. Zein bi printzipio dira funtsezkoak?

Jesusek funtsezko bi printzipiori buruz hitz egin zuen. Aurrenekoak gizakion bizitzaren helburua azaltzen du, hau da, Jainkoa ezagutu, maitatu eta fideltasunez zerbitzu ematea. Lehenengo printzipio honek gure gida izan behar luke erabakiak hartzerakoan (Esaera Zaharrak 3:6). Printzipio hau bihotzean dutenek Jainkoaren adiskidetasuna, benetako zoriontasuna eta betiereko bizitza irabazten dituzte.​—Irakurri Mateo 22:36-38.

Bigarren printzipioak besteekin harreman baketsua izatera gida gaitzake (1 Korintoarrei 13:4-7). Printzipio hau betetzeko Jainkoak jendea tratatzeko modua kopiatu behar dugu.​—Irakurri Mateo 7:12; 22:39, 40.

4. Nola laguntzen digute Bibliako printzipioek?

Famili zoriontsu bat

Bibliako printzipioek familiei maitasunean elkartuak egoten irakasten diete (Kolosarrei 3:12-14). Jainkoaren Hitzak familiak ere babesten ditu, gida ematen duen beste printzipio bat irakatsiz. Honek ezkontzak iraunkorra izan behar duela dio.​—Irakurri Hasiera 2:24.

Bibliako irakaspenak jarraituz, gure ongizate fisiko eta emozionala babes dezakegu. Adibidez, enplegu-emaileek askotan nahiago dituzte zintzotasun eta ardurari buruzko Bibliako printzipioen arabera bizi diren langileak (Esaera Zaharrak 10:4, 26; Hebrearrei 13:18). Jainkoaren Hitzak beharrezkoarekin pozik egoten irakasten digu, baita gauza materialak baino gehiago Jainkoarekin dugun adiskidetasuna balioesten ere.​—Irakurri Mateo 6:24, 25, 33; 1 Timoteori 6:8-10.

Bibliako printzipioak jarraitzeak gure osasuna babes dezake (Esaera Zaharrak 14:30; 22:24, 25). Adibidez, mozkortzearen aurkako Jainkoaren legea betetzeak gaixotasun larri eta istripuetatik babesten gaitu (Esaera Zaharrak 23:20). Jehobak edari alkoholdunak edateko baimena ematen digu, baina bere neurrian (104. Salmoa 15; 1 Korintoarrei 6:10). Jainkoaren printzipioak gure onerako dira, gure ekintzez gain gure pentsamenduak ere zaintzen dituztelako (119. Salmoa 97-100). Halere, egiazko kristauek ez dituzte Jainkoaren arau orokorrak beraientzako onak direlako soilik errespetatzen. Jehoba goratzeko jarraitzen dituzte.​—Irakurri Mateo 5:14-16.

Argibide gehiago nahi baduzu Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburuko 12. eta 13. kapituluak ikusi.

    Argitalpenak euskaraz (1992-2026)
    Amaitu saioa
    Hasi saioa
    • Euskara
    • Partekatu
    • Aukerak
    • Copyright © 2026 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania
    • Erabiltzeko baldintzak
    • Pribatutasun politika
    • Pribatutasun konfigurazioa
    • JW.ORG
    • Hasi saioa
    Partekatu