16. GALDERA
Zer egin dezakegu kezken aurrean?
«Bota zure zama Jehobaren gainean, eta berak sendo eutsiko dizu. Ez du inoiz justua erortzen utziko».
55. Salmoa 22
«Ziurtasun osoz, langile arduratsuaren planek emaitza onak izango dituzte; baina gauzak pentsatu gabe eta azkar egiten dituenak pobrezian bukatuko du».
Esaera Zaharrak 21:5
«Ez izan beldur, zurekin bainago. Ez kezkatu, zure Jainkoa bainaiz. Nik emango dizkizut indarrak, bai, nik lagunduko zaitut. Nire eskuineko eskuarekin, justizia egiten duen eskuarekin, tinko helduko dizut».
Isaias 41:10
«Kezkatzen eta kezkatzen aritzeagatik, nork luzatu dezake bizitza ordubetetxo bat bada ere?».
«Beraz, ez kezkatu inoiz biharko egunaz, biharkoak ere kezka berriak ekarriko ditu eta. Nahiko dira egun bakoitzeko buruhausteak».
«Inportanteenak diren gauzez ziurtatu zaitezte».
«Ez zaitezte ezertaz larritu, baizik eta, edozein egoeratan, azaldu Jainkoari zeuen eskariak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez, eta Jainkoaren bakeak, ulertu dezakeguna baino haratago doan bakeak, zuen bihotzak eta zuen pentsamenduak babestuko ditu Kristo Jesusen bidez».