10. GALDERA
Zer promesten du Bibliak etorkizunari buruz?
«Justuek herentzian jasoko dute lurra, eta betirako biziko dira bertan».
37. Salmoa 29
«Lurrak betirako iraungo du».
Eklesiastes 1:4
«Berak betirako kenduko du heriotza, eta Jaun Subirano Jehobak aurpegi guztietako malkoak lehortuko ditu».
Isaias 25:8
«Garai horretan, itsuen begiak irekiko dira, baita gorren belarriak ere. Garai horretan, herrenak orein batek bezala salto egingo du, eta mutuaren mingainak pozez egingo du oihu. Urak sortuko dira basamortuan eta errekak desertuko lautadan».
Isaias 35:5, 6
«Jainkoak beraien begietako malkoak lehortuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez tristurarik, ez negarrik, ez minik. Iraganeko gauzak desagertu egin dira».
«Etxeak egingo dituzte eta bertan biziko dira; mahastiak landatuko dituzte eta fruitua jango dute. Ez dituzte etxeak egingo beste batzuk bertan bizitzeko, eta ez dute landatuko beste batzuek jateko. Zeren nire herriaren egunak zuhaitz baten egunak bezalakoak izango dira, eta nire aukeratuek beraien lanaren emaitzaz guztiz gozatuko dute».
Isaias 65:21, 22