7. GALDERA
Zer aurresan zuen Bibliak gure garaiari buruz?
«Nazioak nazioen aurka eta erreinuak erreinuen aurka borrokatuko dira […]. Hau guztia sufrimendu handien hasiera da».
«Profeta faltsu asko agertuko dira eta jende asko engainatuko dute eta, gaiztakeria gero eta handiagoa izango denez, gehiengoaren maitasuna hoztu egingo da».
«Hurbileko eta urrutiko gerrei buruz entzutean, ez larritu; gauza hauek gertatu behar dira, baina oraindik ez da azkena».
«Lurrikara handiak egongo dira, eta han eta hemen goseteak eta epidemiak. Gauza beldurgarriak eta zeruko seinale handiak ikusiko dira».
«Azken egunetan garai kritikoak eta jasateko zailak etorriko [dira]. Zeren pertsonak oso berekoiak izango dira, dirua maitatuko dute, fanfarroiak, harroputzak, blasfematzaileak, gurasoei desobedienteak, esker txarrekoak eta desleialak izango dira, ez dute maitasun naturalik izango, ez dira ados jartzeko prest egongo, kalumniatzaileak izango dira, ez dute autokontrolik izango, basatiak izango dira, ez dute ona dena maitatuko, traidoreak eta burugogorrak izango dira, harrokeriaz puztuta egongo dira, Jainkoa maitatu beharrean plazerak maitatuko dituzte, eta Jainkoari debozioa diotela esango dute, baina debozio horren indarrak ez du beraien bizitzan eraginik izango».