Ezagutu Jainkoaren Hitza
Biblian, Jainkoak guri zuzendutako mezua, edo hitza, aurkitu dezakegu. Zoriontsuak izateko eta Jainkoaren aprobazioa lortzeko zer egin behar dugun erakusten digu. Liburuxka honek hurrengo galderak erantzun ere egiten ditu:
NOLA AURKITU DITZAKEZU BIBLIA AIPUAK?
Biblia 66 liburuz osaturiko bilduma da. Bi ataletan zatituta dago: Idazki Hebrear-aramearrak («Itun Zaharra») eta Idazki Grekoak («Itun Berria»). Bibliako liburu bakoitza kapituluka banaturik dago, eta kapitulu bakoitza bertsetetan. Biblia aipuetako lehenengo zenbakia kapituluari dagokio eta ondorengoak bertsetei. Adibidez, Hasiera 1:1 aipuak Hasiera, 1. kapitulua, 1. bertseta adierazten du.